30 de enero de 2013

EAJ-PNV-K BILDURI ESKATU DIO ERRESPETATZEKO HERRI DIRUBIDEEN LURRALDE KONTSEILUAREN ESKUMENAK



Jose Corchon batzarkide jeltzalea pozik agertu da, izan ere, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dute, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren eskumena garatzen duen Foru Arau proiektua. Corchonen ustez, “foru arau hori beharrezkoa da Gipuzkoako udalentzat”.



Gipuzkoako Batzar Nagusiek honakoa onartu dute: Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren eskumena garatzen duen Foru Arau proiektua.

EAJ-PNVren batzarkide Jose Corchon-ek segidakoa eskatu du: “Errespetatzeko Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren eta Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluaren eskumenak. Hori da, hain zuzen, EAJ-PNV-ren zuzenketek eskatu dutena. Gainera, PSErekin adostasuna lortu dugu eta, ondorioz, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua eta Herri Dirubideen Lurralde Kontseilua indartzen ahaleginduko gara”.

Era berean, Corchonek salatu du, Foru Aldundiak ez duela aintzat hartzen Herri Dirubideen Lurralde Kontseilua eta informazio bilerak egiten dituela kontseiluaren ordez. Gainera, bertan, hartutako erabakien berri baino ez du ematen”.

Hori dela eta, Jose Corchonek Bilduren aginteko Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Errespetatzeko Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluaren eskumenak eta kontseiluarekin elkarlanean aritzeko, izan ere, lan garrantzitsua egiten du udalentzako eragina duten alorretan. Bilduk ezin du Foru Aldundia kudeatu bere inguruan ezer ere egongo ez balitz bezala”. 

Azkenik, Corchon pozik agertu da, Foru Arauaren diktamena onartu delako: “Gipuzkoako udalentzat beharrezkoa da”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario