17 de enero de 2013

EAJ-PNV-K EH BILDURI ARDURATSUA IZATEKO ESKATU DIO GIPUZKOAKO HONDAKINEN KUDEAKETAN



Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNV batzarkide taldeak EH Bildu eta Gipuzkoako Foru Aldundiari honakoa esakatu die: arduratsuak izateko Gipuzkoako hondakinen kudeaketan. Izan ere, Bilduren aginteko Foru Aldundiak gelditu du indarrean zegoen hondakinen kudeaketa, nahiz eta Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoa kudeaketarekin ados dagoen. Era berean, EAJ-PNVk salatu ditu Oñatiko Atez ate bilketa sistemaren aurkako plataformak jasandako erasoak eta plataformari babesa eman dio. 



Ildo beretik EAJ-PNVren iritziz, ezinbestekoa da Bilduk eta Ingurumeneko foru diputatu Iñaki Errazkinek honakoa azaltzea: zer egingo dute hondakinen kudeaketa kaxkarra dela eta sortutako ekonomia arazoa konpontzeko? Egun, Foru Aldundiak Zubietako balorizazio-energetikoko planta gelditzeagatik hilean ordaindu beharreko interesak 200.000 eurotik 300.000 eurora handitu dira. Hondakinen kudekatetarako Foru Araua dago eta gehiengoa arau horrekin ados dago. Beraz, Bildu eta Foru Aldundia dira adostasun horrekin bete nahi ez dutenak.

Egoera horrena urrean, jeltzaleen ustez, Bilduk eta, bereziki, Errazkin foru diputatuak herritarrak nahastu dituzte eta azalpenak eman beharko dituzte. Izan ere, ez dute hondakinen gaia ondo kudeatu eta, orobat, ez diote arazoari irtenbiderik eman nahi. Hau da, apustu garestia egin du Bilduren aginteko Foru Aldundiak, eta herritarrek nahiz ingurumenak ez dituzte kudeaketa kaxkarra horren ondorioak pairatu behar. Hain zuzen, hilean 50 milioi pezeta dira eta, hori, Bilduk Foru Araua eta adostasunak ez betetzearen ondorioa da. 

Halaber, EAJ-PNV batzarkide taldearen aburuz, konponbidea ez da zabortegi berriak egitea, nahiz eta Bilduk hala proposatzen duen, ezta ere hondakinak beste leku batzuetara eramatea. Konponbidea Gipuzkoako Hondakinen Plangintzan jasota dago eta honakoa da: hondakinen sorrera gutxitzea, birziklatzen jarraitzea, hondakinak berriro erabiltzea eta Zubietako balorizazio energitikorako plantan hondakinen tratamentua amaitzea eta, ondorioz, kostu handiagoak ekiditea. Baina aitzitik, Bilduk ez du plangitza hori aintzat hartzen.
 
Azkenik, EAJ-PNVk uste du, orain Bilduk hitz egiteko garaia dela esateak argi uzten duela gaia konpontzeko gaitasunik ez dutela, nahiz eta konponbidea indarrean dagoen plangintzan dagoen. Beste hainbat alorretan ere, oso garrantzitsua da segidakoa jakitea: Bilduren aginteko Foru Aldundiak hartutako erabakiak errespetatuko dituen ala ez, edo bere programan ezarritakoak bakarrik beteko dituen. Beste behin ere, demokrazia-kulturarekin zerikusia duen gai baten aurrean gaude eta, egun, horren falta oso garesti ateratzen ari zaigu gipuzkoarroi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario