28 de enero de 2013

EAJ-PNV-REN USTEZ, BILDUREN AGINTEKO FORU ALDUNDIAREN ZERGA ALDAKETAK KALTE EGITEN DIE ARRANTZALEEI ETA BASERRITARREI



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Foru Aldundiari eskatu dio, arrantzaleen zein baserritarren ordezkariekin hitz egiteko, moduluen desagertzeak lehen sektorean sortuko dituen kalteak saihesteko. 



Enba sindikatuak atzo salatu zuenez, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren zerga-aldaketak baserritarrak zein arrantzaleak kaltetuko ditu. Salaketa horrek EAJ-PNVren babesa jaso du eta jeltzaleek ebazpen proposamena egin dute. Bertan, Markel Olano jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Arrantzale zein baserritarren ordezkariekin hitz egiteko, moduluen desagertzeak lehen sektorean sortuko dituen kalteak saihesteko”.

Ildo beretik, Olanok kritikatu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren zerga aldaketak kalte egiten diela arrantzaleei zein baserritarrei eta, ondorioz, Foru Aldundiari eskatu dio, moduluen desagertzea atzeratzeko baserritar nahiz arrantzaleekin negoziatzen duen bitartean.

Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen eledunak segidakoa salatu du: “Foru Aldundiak baserritarrei nahiz arrantzaleei zuzendutako zerga-hobariak kendu nahi ditu. Gure ustez, ordea, ezinbestekoa da sektorearekin hitz egitea eta nekazariei zein arrantzaleei laguntzea, izan ere Gipuzkoako ekonomiaren arlo garrantzitsua dira”.

Azkenik, Markel Olanok Foru Aldundiari eskatu dio, Landa Garapeneko departamentuko teknikariekin eta lehen sektorearen ordezkariekin lantaldea egiteko, baserritarren zein arrantzaleen egoera aztertzeko eta dauden arazoak konpontzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario