Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Martin Garitano diputatu
nagusiari eskatu dio, hitzetik ekintzetara pasatzeko eta Herritarren
Parte-hartzeari buruzko Foru Araua betetzeko”.
Markel Olano EAJ-PNVren batzarkide taldearen
bozeramaileak Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiari honakoa galdetu dio
gaurko osoko bilkuran: “Zeintzuk dira herritarren parte-hartzeari buruzko
programarik ez aurkezteko arrazoiak? Gogoan izan, lehengo legealdian onartutako
Herritarren Parte-hartzeari buruzko Foru Arauak programa egiteko agintzen
diola”.
Ildo beretik, Markel Olanok diputatu nagusiari segidakoa
gogoratu dio: “Herritarren Parte-hartzeari buruzko Foru Arauak Gipuzkoako Foru
Aldundiari agintzen dio, herritarren parte-hartzeari buruzko programa
aurkezteko, non eta parte-hartze proposamenak zein jarduerak zehazten diren.
Hala ere, Foru Aldundiak ez du oraindik ezer ere egin, nahiz eta 2012ko
iraileko politika orokorreko osoko bilkuran horren gaineko mozioa adostu
genuen”.
Era berean, Olanoren ustez, Foru Aldundiaren 2013ko
araudi-egutegian ez dago aurreikusita parte-hartze programa egiterik.
Horrenbestez, honez gero pentsatzen hasiak gara Bilduren aginteko Foru
Aldundiak ez duela herritarren parte-hartzeari buruzko plangintzarik, nahiz eta
Bilduk hauteskude-egitasmoan parte-hartze planen diseinua aurreikusten zuen”.
Halaber, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak
Martin Garitanori eskatu dio, hitzetik ekintzetara pasatzeko, izan ere orain
arte Bilduk lehengo legealdian EAJ-PNVk hasitako lana baino ez du jarraitu.
Horrek asko pozten gaitu, baina eskatzen diogu – foru arauak hala agintzen
duelako - hemendik aurrera egingo dituen ekintzak zehazteko.
Azkenik, Markel Olanok segidakoa salatu du: “Bilduk ez du
plangintzarik egin nahi, ez parte-hartzearen gainean ez beste ezeri buruz eta,
beraz, plangintzarik gabeko bat-bateko erabakiak hartzen ditu. Horregatik, Foru
Aldundiari honakoa eskatzen diogu: foru arauak agindutakoa errespetatzeko eta
herritarren parte-hartzeari buruzko programa behingoz aurkezteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario