Xabier Ezeizabarrena jeltzaleak Bilduri eskatu dio, begiak irekitzeko eta alderdi politiko zein
herritar gehienen iritziaren kontra egiteari uzteko; izan ere, Gipuzkoa
hondoratzen ari da.
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru
diputatu Iñaki Errazkin Batzar Nagusietan agertu da EAJ-PNVk eskatuta. Bertan,
Hondakinen gaineko 7/2008 Foru Arauan aurreikusitako azpiegituren exekuzio
maila azaldu du. Foru diputatuaren azalpenak entzun ondoren, EAJ-PNVren
batzarkide Xabier Ezeizabarrenak Bilduri eskatu dio, ez esateko akordioak lortu
nahi dituela, ez baita egia, eta, beraz, Batzar Nagusiek adostutakoa behingoz
betetzeko. Horren harira, Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk ez duela gaitasunik
adostasunik lortzeko hondakinen kudeaketan.
Era berean, batzarkide jeltzaleak Iñaki
Errazkini honakoa gogoratu dio: “Adostasunari buruz hitz egiten denean
oinarriak ezarri behar dira eta, horretarako, gainerako alderdi politikoekin
hitz egin beharko du. Bilduk EAJ-PNVrekin dokumentua adostu zuen, baina Bilduk
berak adostasuna apurtu zuen. Hau da, Bilduk adostasunak lortu behar direla
esaten du, baina ondoren ez ditu errespetatzen. Eta gauza bera gertatzen zaio
indarrean dagoen araudiarekin: ez du beteko ezta aldatuko ere, horretarako
gehiengorik ez duelako. Bilduk, bakarrik, bere eredua inposatu nahi du”.
Halaber, Xabier Ezeizabarrenak Ingurumeneko
eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari eskatu dio, azaltzeko behingoz zen
den bere proposamena hondakinen tratamendua ixteko. Izan ere, bere garaian
egonkortutako hondakin-fardelak gordetzeko biltegi kontrolatuei buruz hitz egin
zuen, baina azaldu gabe jarraitzen du non kokatuko dituen edo zein plangintza
urbanistikok onartuko dituen zabortegi horiek.
Iñaki Errazkinek osasun-arazoei buruz hitz egin
du agerraldian. Horren gainean, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “guztiz
arduragabea da errausketa-instalazioak osasun-arazoak sortuko dituela esatea.
Dagoeneko, Europan eztabaida hori amaituta dago, izan ere Europar Batasunak ez
du bat egiten gizarteari arrazoirik gabeko kezka sortzen dion diputatuaren
hitzekin. Gaia delikatua da eta ezin da ez gezurrik esan, ez osasunarekin
jokatu”.
Ildo beretik, hautetsi jeltzalearen iritziz,
“errauste-planta moderno batek ez du osasu arazorik sortzen; izan ere, sortuko
balu herrialde aurreratuenak oker egongo lirateke”. Hori dela eta, Xabier
Ezeizabarrenak Errazkini eskatu dio, begiak irekitzeko eta alderdi politiko
zein herritar gehienen iritziaren kontra egiteari uzteko; izan ere, Gipuzkoa
hondoratzen ari da.
Azkenik, Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketako foru diputatuari segidakoa gogoratu dio: “Gipuzkoako
Batzar Nagusiak, mankomunitate gehienak, enpresa gehienak eta herritar gehienak
araudiaren alde daude”. Beraz, Xabier Ezeizabarrenak Iñaki Errazkini eskatu
dio, Batzar Nagusietan adostutakoa betetzeko eta iritzia aldatzeko, izan ere
Gipuzkoa kaos-era eramango du”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario