Eider
Mendoza batzarkide jeltzaleak Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguezi
eskatu dio, Batzar Nagusiek agindutakoa zein legealdiaren hasieran hartutako
konpromisoak betetzeko eta, gainera, ekimen berriak egiteko eguneko zentroen
zein zaharren egoitzen arreta zerbitzua hobetzeko.
Gizarte Politikako foru
diputatu Ander Rodriguez Batzar Nagusietan agertu da eta, bertan, batzarkide
taldeen gehiengoak adostutako ekimenen betetzearen berri eman du; hain zuzen,
zaharren egoitzen leku-kopurua handitzeko konpromisoari buruz, itxaron
zerrendak gutxitzeari buruz eta zaharren egoitza berriak irekitzeari buruz.
EAJ-PNVren batzarkide Eider
Mendozak salatu du, beste behin, Bilduren aginteko Foru Aldundiak 5,2 milioi
euroko murrizketa egin duela Gizarte Politikako departamentuan eta, era berean,
Ander Rodriguez foru diputatuak ez duela borondaterik izan Elgoibar, Irun eta
Usurbilgo zaharren egoitzak eraikitzen jarraitzeko”.
Horren harira, Mendozak
honakoa gogoratu du: “Krisialdia izan da, batez ere, itxaron zerrendak gutxitu
izanaren arrazoia – hain zuzen, 367 pertsonek uko egin diote leku bati eta,
horrek, arduratzen gaitu –. Hau da, gure adinekoek nahiago dute etxean gelditu
senide batek lagunduta, edo etxez etxeko laguntza jaso”.
Halaber, batzarkide
jeltzalearen ustez, Bilduren aginteko Foru Aldundiak lehengo legealdian
hasitako lana egiten jarraitu du. EAJ-PNVk hasitako lan horri esker, egun,
zaharren egoitzetako zein eguneko zentroetako leku-kopurua handitu da eta, era
berean, itxaron zerrendak gutxitu dira. Gainera, EAJ-PNVren aginteko Foru
Aldundiaren Gizarte Politika departamentuak hasitako proiektuek – hain zuzen
ere, Irungo, Elgoibarko eta Usurbilgo zaharren egoitzak – egun ematen den
zerbitzua hobetuko lukete; Bilduk, ordea, ez du borondaterik eta ez ditu
proiektu horiek garatuko, nahiz eta Batzar Nagusien gehiengoa proiektu horiekin
ados dagoen.
Era berean, Mendozak
segidakoa azpimarratu du: “Kezkatuta gaude Gizarte Politikako foru diputatuak
aurkeztutako hausnarketa eskasa delako. Ez du ekimenik egin ez Batzar Nagusiek
adostutakoarekin betetzeko, ez legealdian zehar hartutako konpromisoak
betetzeko eta, ondorioz, zerbitzuak hobetzeko eta handitzeko”.
Azkenik, EAJ-PNVren
hautetsiaren iritziz, “Gizarte Politikako departamentua noraezean dago; izan
ere, ez da gai izan konpontzeko zaharren egoitzetako itxaron zerrenden arazoa
eta, gainera, ez du borondaterik Batzar Nagusiek adostutakoa betetzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario