Onda Vasca irratian, Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak
honakoa esan du: “Bildu alderdikeriaz manipulatzen ari da Europako Batasunaren
eta Europako herrialde aurreratuenen hondakinei buruzko iritzia”.
Onda Vasca irratiko Xabier Lapitz
kazetariak Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren bozeraile Markel Olano elkarrizketatu
du gaur goizean. Olanok, goizean egunkarian Bidegitik kanpoko informatika
enpresa batek langileen ordenagailuak ikuskatu
dituela eta datuak kopiatu dituela irakurri ondoren, honakoa esan du:
“Kezkagarria da oso ezker abertzaleak enpresa bat kontratatu izana, Bidegiko
langileen ordenagailuetan dagoen informazioa ateratzeko”. EAJ-PNV batzarkide
taldearen bozeramailearen ustez, “ezker abertzelea espioitza politikoaren
antzeko metodoak erabiltzen ari da, arerioa suntsitzeko. Jarrera hori oso
larria da, eta EAJ-PNVk erantzun irmoa emango dio”.
Horren harira, Markel Olanok salatu du ezker abertzalearen helburua
ez dela Gipuzkoa kudeatzea. Izan ere, ezker abertzaleari, bakarrik, honakoa
axola dio: Arlo guztietan dokumentuak zein fakturak bilatzea erakundeak
arlderdikeriaz erabiltzeko. Horrenbestez, Olanok ezker abertzaleari erantzun
dio Bidegiren hainbat langileren kontratuen luzapenei buruz: “Gaia 2006koa da.
Orduan, hiru ingeniariei kontratua egin zitzaien, profesional maila altua
zutelako, eta ez EAJ-PNVrekin zerikusia zutelako. Profesional horien egitekoa
honakoa zen: Gipuzkoarentzat garrantzitsuak ziren hainbat azpiegitura egitea”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkide taldearen eledunak hondakinen kudeaketari buruz hitz egin du: “Bildu
nahierara manipulatzen ari da Europako Batasunaren eta Europako herrialde
aurreratuenen iritzia, errausketa-instalazioa ez egiteko, nahiz eta azpiegitura
horrek Batzar Nagusien – eskumena dute – gehiengoaren oniritzia duen”. Hortaz, Markel Olanok esan du, Bilduk ez dituela aintzat
hartu nahi Europako Batasunaren gomendioak; izan ere, Europa birzikaltu,
konpostatu edota berriro erabili ezin diren hondakinen balorizazio
energetikoaren alde dago eta, Bilduk, ordea, zabortegi berriak ireki nahi ditu
– Batzar Nagusietan aurkeztutako dokumentuan hala dago jarrita –; eta, hain
zuzen ere, Europak ez du hori nahi”.
Atez ate bilketa
sistemaren gainean ere hitz egin du Olanok: “Ezker abertzaleak atez ateko
bilketa sistema inposatu nahi du. Horri aurre egiteko EAJ-PNVk bere ekimen
politikoarekin aurrera jarraituko du.
Hiritarrak kalera ateratzea lortu dugu eta 75.000 gipuzkoarrek ezker
abertzaleari esan diote ez dutela inposiziorik nahi, hau da, ez dutela atez
ateko bilketa sistemarik nahi. Hori dela eta, EAJ-PNVk estrategiarekin aurrera
jarraituko du eta Foru Aldundiari eskatuko dio bilketa sistema hori ez
inposatzeko. Dena dela, jakin badakigu, bilketa sistema erabakitzea udalen esku
dagoela eta ezker abertzalea gehiengo absolutua duen udaletan gaia muturrera
eramaten ari dela”.
Halaber, Markel Olanok Gipuzkoako proiektu estrategikoak izan
ditu hizpide: “EAJ-PNVk arduraz egingo die aurre erronka horiei eta
ekonomia-egoerara egokituko ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzak legealdia hasi du
1.200 milioi euro gutxiagorekin eta, horrek, ondorioak izango ditu
azpiegituretan; izan ere, krisialdian gizartearen ongizatea, osasuna, hezkuntza
eta gizarte zerbitzuak lehenetsi behar dira”.
Horrenbestez, Olanok
EAJ-PNV eta ezker abertzalearen ereduak alderatu ditu: “Ezker abertzalearen
helburua da azpiegitura guztiak gelditzea; EAJ-PNVren ustez, ordea, azpiegiturak
ekonomiaren egoerara egokitu behar dira eta, horretarako, erakundeen arteko
elkarlana ezinbestekoa da”.
Azkenik, EAJ-PNVren
batzarkide taldearen eledunak krisiari buruz hitz egin du. Markel Olanoren iritziz, 2013ko aurrekontuan
krisiari aurre egiteko 7,6 milioi euroko aurrekontu-saila eskasa da. Ildo
beretik, Olanok segidakoa gogoratu du: “Iaz oposizioak Bilduri eskatu zion,
hitzarmen mahaia egiteko, krisiari aurre egiteko plana egin zedin. Bilduk ez
zuen eskaria aintzat hartu eta Martin Garitano diputatu nagusiak berak esan
zuen ez zuela krisiari aurre egiteko planik egingo, ez zuelako ezertarako
balio. Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk Bilduren aginteko Foru Aldundia
krisiari aurre egiteko plana egitera behartzeko ekimena martxan jarri zuen. Une
honetan, EAJ-PNVren ordezkariak ekonomia sustatzeko foru araua egiteko
prestatutako hasierako dokumentua elkarteekin, gizartearen eta ekonomiaren
eragileekin eta sindikatuekin lantzen ari da”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario