28 de junio de 2013

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUK AGINTEA ERABILTZEN DUELA ARERIO POLITIKOEN IZEN ONA KALTETZEKO



Aintzane Oiarbide batzarkide jeltzalearen iritziz, Bilduk agintea hartu zuenetik bi urte igaro dira eta, estrategia horrekin Bilduren helburua honakoa da: kudeatzeko duen gaitasun eza ezkutatzea.   



Mugikortasun eta Bide-Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarte eta Bidegi sozietatearen zuzendari Kati Nevado Batzar Nagusietan agertu dira goizean. Bertan, Bidegiko beste gastuei buruzko azalpenak eman dituzte. EAJ-PNVren batzarkide Aintzane Oiarbideren ustez, Bilduk EAJ-PNVri egotzi zion fakturak etxera eraman izana eta orain, ordea, Bidegiren zuzendari Katy Nevadok berak esa ndu, kontu-ikuskaritzek Bidegiren kontuak ondo daudela.

Horren harira, Oiarbidek honakoa esan du: “Bilduren hasierako salaketa oso larria zen, baina oraindik ez du barkamena eskatu. Are gehiago, Bide-Azpiegituretako departamentuaren arduradunek, beste behin, honakoa agerian utzi dute: bakarrik EAJ-PNVren izen onari kalte egin nahi diote eta, horretarako, Bidegiren ordezkaritza gastuetan arakatu dute”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak azaldu du, ordezkaritza gastuak direla erakundeek dituzten aurrekontu-sailak politika publikoen protokoloari laguntzeko. Are gehiago, Diputatu Nagusiak berak 161.025 euroko aurrekontua du 2013an protokolorako.

Halaber, Aintzane Oiarbidek segidakoa azpimarratu du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak aipatu ditu langile bati ordaindutako gastuak eta zuzendari ohiaren juan-etorrirako gastuak. Gastu horiek guztiak, ordea, bere arrazoia dute eta justifikatuta daude”. Gainera, Oiarbideren iritziz, Ipad-en auziaren gainean, Bidegiko lehengo arduradun politikoek Ipadak eta sakelako telefonoak itzuli zituzen legegintzaldia amaitutakoan.


Bestalde, ordezkaritza gastuei buruz, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa argitu du: “Diru hori gastatu zen Bidegiren lanak egiteko. Besteak beste, Foru Aldundiak bi zapi oparitu zirela esan du. Zapi horiek lehengo Foru Aldundiak bi funtzionarioei oparitu zizkien, eskerrak emateko Bidegirentzat egindako aparteko lan garrantzitsu batengatik. Eta Zuberoa jatetxean egindako bazkaria, Gipuzkoarentzat inbertsio garrantzitsuak egiteko negoziazioen amaiera protokolarioa izan zen”.

Azkenik, Aintzane Oiarbidek salatu du, Bilduk agintea hartu zuenetik bi urte igaro direla eta epe horretan Bilduk soilik gauza bakarra egin duela: EAJ-PNVren izen ona kaltetzen saiatu da eta, horrenbestez, Bilduren beraren kudeatzeko gaitasun eza ezkutatu nahi du. Oiarbideren aburuz, Bilduren helburua segidakoa ezkutatzea da: Bilduk berak egindako Bidegiren finantzen kudeaketa eskasa; Deskargako tunelaren lanetan kontrol falta; eta errepideak finantzatzeko proposamena kudeatzeko gabezia”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario