Eider
Mendoza jeltzalearen iritziz, alderdikeriak baztertu behar dira etxe
kaleratzeak bezalako gai garrantzitsuari aurre egiteko.
EAJ-PNVren batzarkide taldeak etxe
kaleratzeen gaineko gaia erretiratu du osoko bilkuraren eguneko aztergaien
zerrendatik. Eider Mendoza EAJ-PNVren batzarkideak azaldu du Gaia erretiratzeko
arrazoia: “Erakunde eta alderdi politiko guztien arteko adostasuna lortu nahi
genuen, etxe kaleratzeei elkarlanaren bitartez aurre egiteko”.
Era berean, Mendozak honakoa esan du:
“Kaleratzeen arazoari elkarlanaren bitartez erantzun behar diogu; hain zuzen
ere, erakundeen, alderdi politikoen eta elkarteen arteko elkarlanaren bitartez.
Baina aitzitik, momentuz, hori ez da posible izan. Beraz, EAJ-PNVk lanean
jarraituko du proposamena aho batez onartua izan dadin”.
Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak
segidakoa azpimarratu du: “Ahalik eta erantzunik eraginkorrena eman behar zaio
etxe kaleratzeen gaiari. Eta horretarako, alderdikeriak baztertu behar dira.
Izan ere, Erakunde eta alderdi politiko guztiek elkarrekin lan egin behar dute
gai garrantzitsu horri aurre egiteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario