20 de junio de 2013

EAJ-PNV-REN USTEZ, OBRA PUBLIKOETAKO KONTRATUETAN GIZARTE-KLAUSULAK EZARTZEKO FORU ARAU PROPOSAMENAK EZ DU BEHAR ADINA SEGURTASUN JURIDIKORIK



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok iragarri du EAJ-PNVk Mugikortasun eta Bide-Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteri adierazi diola adostasuna lortzeko prest daudela.



Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren taldeak osoko zuzenketa egin dio obra publikoetako kontratuetan gizarte-klausulak ezartzeko Foru Arau proposamenari. Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, nahiz eta EAJ-PNVk foru arauaren helburuarekin ados dagoen, jeltzaleok uste dugu proposamenak ordenamedu juridikoarekin bat egiteko ez du adina ziorik; izan ere, ez du txostenik ziurtatzeko Foru Aldundiak eskumena duela administrazio- eta lan-kontratuak egiteko. 

Ildo beretik, Olanok honakoa esan du: “Proiektuak segurtasun juridiko handiagoa izan behar du. Eta, hain zuzen, EAJ-PNVk Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide-Azpiegituretako foru diputatuari eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiaren aholku batzorde juridikoari irizpena eskatzeko; izan ere, EAJ-PNVk zalantzak ditu foru arau proiektuak sortzen dituen eskumenen gainean. Baina aitzitik, Larraitz Ugarteko ez die batzarkide taldeei irizpena bidali”.

Era berean, EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, beharrezkoa da irizpen horren berri izatea, zalantzak argitzeko Foru Aldundiaren eskumenen gainean, batez ere, segidako helburuekin: 1) Segurtasun juridikoa izateko beharra lortzea; 2) sindikatuen eta enpresarien artean itxaropenik ez sortzea, izan ere, bideragarritasun juridikoa ez dago bermatuta; eta 3) zalantzarik ez sortzea.

Markel Olanok, halaber, honakoa azpimarratu du: “Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek argi izan behar dute bere arauek segurtasun juridikoa dutela – gogoan izan, bi erakundeek Foru Aldundiak kontratatutako langileen lan-segurtasuna eta –baldintzak bermatzeko helburua dutela –. Horiek horrela, Foru Aldundiak ez du Batzar Nagusietan aurkeztu aholku batzorde juridikoaren txostena, non eta, arlo honetako eskumenen bideragarritasuna eta txosten juridikoak zehazten diren”.


Horrenbestez, Olanoren aburuz, foru arau proposamenak ez du beharrezko babes juridikorik ontzat emateko eta indarrean jartzeko. Beraz, EAJ-PNVren ustez, egokia da proposamena Foru Aldundiari itzultzea, berriro egin dezan, segurtasun juridikoa bermatu dezan, eta berriro batzar nagusiei igorri diezaien, batzar nagusiek segurtasun juridiko osoz foru arau proposamena tramitatzen has dezaten.

Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren eledunaren hitzak: “Dagoeneko, EAJ-PNVk Mugikortasun eta Bide-Azpiegituretako foru diputatuari azaldu dizkio bere arrazoiak foru arau proposamenari osoko zuzenketa egiteko eta, horrenbestez, EAJ-PNV prest dago adostasuna lortzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario