13 de junio de 2013

JOSE CORCHÓN: “BILDUREN JARRERA EZ DA EZ ZUHURRA, EZ GARDENA”.



EAJ-PNVren batzarkideak Bilduren aginteko Foru Aldundiari egotzi dio, gobernua marketinean oinarritzen duela eta ez, ordea, ekintza politikoan. 



Ogasun eta Finantzetako foru diputatu Helena Franco Batzar Nagusietan agertu da gaur arratsaldean. Bertan, Francok erantzun du prentsan agertutako informazioei, hain zuzen ere, Foru Aldundiak publizitatean eta propagandan 1,2 milioi gehiago gastatu dituela agertutako informazioei. EAJ-PNVren batzarkide Jose Corchonek Bilduren aginteko Foru Aldundiaren jarrera gogor kritikatu du: “Ez da ez zuhurra, ez gardena izan”. Horren harira, Jose Corchonen iritziz, Foru Aldundiaren jokabidea ez da egokia izan; izan ere interesen ordainketen aurrezkiak erabili ditu publizitatea eta propaganda gastuak ordaintzeko eta ez, ordea, zorra amortizatzeko”.

Horrenbestez Corchonek salatu du, Bilduk diru-kopuru handia gastatu duela publizitatean eta, beraz, gobernua marketinean oinarritzen duela eta ez ekintza politikoan. Hau da, Bilduk agintzen duenaren kontrakoa egiten du. EAJ-PNVren batzarkidearen ustez, Helena Franco Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak berak etorri behar izan du Batzar Nagusietara informazioa hedabideetan argitaratu denean; izan ere, ez du lehenago egin izan nahi.

Era berean, batzarkide jeltzaleak honakoa gogoratu du: “Bilduk lau haizeetara iragarri zuen 2012ko aurrekontuan pubilizitate eta propagandarako aurrekontu-saila murriztuko zuela; baina aitzitik, 2012ko uztailean erabaki zuen 1,2 milioi gehiago gastatzea”. Jose Corchonek azaldu duenez, orduan, foru diputatua ez zen Batzar Nagusietara egorri aldaketa garrantzitsu hori azaltzera. Bakarrik etortzea erabaki du prentsak argiratu duenean aldaketa hori egin zuela. Beraz, hori al da Bilduk hainbeste erabiltzen duen gardentasuna? Agerian gelditu da Bilduren aginteko Foru Aldundia ez dela gardena izaten ari.

Corchonek, halaber, Foru Aldundiaren hipokresia salatu du: “Azalpenak ematera etorri da, baina erabili duen argudio bakarra honakoa izan da: lehengo Foru Aldundiaren gobernuaren konpromisoak direla”. Ildo beretik, EAJ-PNVren batzarkideak gogoratu du, Bilduk ez dituela bete lehengo gobernuaren hainbat konpromiso – besteak beste, Irun eta Elgoibarko zaharren egoitzen eraikuntza, garraio publikoa hobetzeko MIT delakoa edo Zarauzko saihesbidea – eta, aldiz, Real Sociedad futbol taldeari milioi bat euro ordaindu dizkiola, nahiz eta Bilduren aginteko Foru Aldundiak berak behin baino gehiagotan esan duen bakarrik oinarrizko kirola babestuko duela”.

Azkenik, EAJ-PNVren hatutetsi Jose Corchon pozik dago, Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak berak baieztatu duelako aldaketak egon direla, eta Foru Aldundiari segidakoa eskatu dio: “Gardena izateko eta kudeaketa zorrotza egiteko”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario