Joseba
Antxustegi jeltzaleak adierazi du, Foru Aldundiak ez duela eskumenik lan arloan
eta, beraz, Foru Arauak itxaropen faltsuak sor diezaiekeela sindikatuei eta
langileei.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu
dute, gaur goizean, Foru Sektore Publikoko obra kontratuetan gizarte klausulak
txertatzeari buruzko Foru Araua. EAJ-PNV batzarkide taldea abstenitu egin da,
Joseba Antxustegi jeltzaleak azaldu duenez, nahiz eta EAJ-PNV Foru Arauaren
funtsarekin ados dagoen, alderdi jeltzalearen ustez, arazo juridikoak daude: zalantza
ugari dago eta Foru Aldundiak ez du ezer argitu.
Ildo beretik, EAJ-PNVren batzarkidearen
iritziz, lehengo legealdian, EAJ-PNVren aginteko Foru Aldundiak Foru Sektore
Publikoko obren baldintzetan ezarri zuen lan-hitzarmen orokorra errespetatu
behar zela. Baina aitzitik, egun, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren proiektuak
ez du berme juridikorik, izan ere, Mugikortasuneko eta Bide-Azpiegituretako
foru diputatu Larraitz Ugartek esan duen bezala, Foru Aldundiak ez du eskumenik
lan arloan.
Era berean, Joseba Antxustegik honakoa
kritikatu du: “Bilduk ez du zehaztu Foru Araua aurkezteko zein araudian
oinarritzen den. Beraz, Bildu itxaropen faltsuak sortu dizkie sindikatuei eta
langileei, izan ere, ez du eskumenik lanari buruzko legeak egiteko.
Halaber, hautetsi jeltzaleak Bilduri
gogoratu dio, koalizio abertzaleak ezin duela izan sindikatu eta patronal aldi
berean. Hau da, Hernaniko saihesbidearen lanean, Bilduren aginteko Foru
Aldundiak patronala izan behar zuen eta, ondorioz, klausulen betetzea zaindu
behar zuen. Baina aitzitik, ez du ezer egin eta, bakarrik, erreakzionatu du
sindikatuek eta langileek irregulartasunak salatu dituztenean.
Azkenik, Antxustegik Foru Aldundiari
segidakoa eskatu dio: bermatzeko mahai-egiaztatzailea alderdikoia ez izatea,
ahalik eta egokien kontrolatzeko foru sektore publikoko obretan gizarte
klausulen eta lan-hitzarmen orokorraren betetzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario