Jose
Corchon jeltzaleak kritikatu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiak presa handia
izan duela zerga-politikaren gaineko aldaketak egiteko, izan ere, aldaketak
horiek 2014.urtea arte ez dira indarrean egongo.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Araua
onartu dute, hain zuzen, Zerga iruzurraren aurkako neurriei, kredituak
kobratzeko elkarren laguntzari eta zergen arloko beste aldaketa batzuei buruzko
Foru Araua. EAJ-PNVren batzarkide Jose Corchonek kritikatu du, Bilduren
aginteko Foru Aldundiak aureztu dituela Pertsona Fisikoen gaineko Errenta
Zergari buruzko (PFEZ) eta Ondare-Eskualdaketen gaineko Zergari buruzko
aldaketak, hain juxtu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan alderdi politikoak
zerga-politikari buruz negoziatzen ari direnean. Hortaz, Corchonek salatu du,
Bilduk baldintzatu nahi izan duela alderdi politikoen arteko negoziazioa, izan
ere, foru araua ez da indarrean egongo 2014.urtea arte eta, beraz, ez zuen
hainbesteko presarik.
Era berean, batzarkide jeltzaleak Foru
Aldundiari galdetu dio, zergatik ez duen itxaron alderdi politikoen arteko
negoziazioa amaitu arte, eta honakoa esan du: “Baldin eta Bilduk negoziazioaren
amaiera arte itxaron izan balu, foru arauak bateratze handiagoa izango zukeen.
Gainera, alderdiek adostasun hori lortzen badute, foru araua aldatu beharko
da”.
Jose Corchonek, halaber, segidakoa
adierazi du: “Onartutako iruzurraren aurkako neurriak beste lurralde batzuren
antzekoak dira. Hortaz, EAJ-PNVren iritziz, zigorrak handitzeko aukera dago.
Eta, nahiz eta Bilduk ez duen horrelakorik egin nahi izan, zigorrak handitzeko
proposamenaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren gainerako lurraldeekin
zerga-politika bateratuagoa izatea.
Gainera, kaleratzeen kalte-ordainei
buruz, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa esan du: “PSE eta Bildu alderdien arteko
akordioa, hain zuzen, kaleratzeen kalte-ordainak 180.000 euro baino gehiagokoak
direnean zergapetzeko akordioa, EAJ-PNVk Euskal Autonomia Erkidegoan gainerako
alderdiei egindako proposamena da – gogoan izan, Bilduren proposamena zela,
kaleratzeen kalte-ordainak 60.000 euro baino gehiagokoak direnean zergapetzea
–“.
Azkenik, Jose Corchonen ustez, akordio
horrek, hain zuzen, PSE eta Bilduren arteko akordioak, argi uzten du egokiena
dela Euskadiko hiru lurraldeen arteko zerga-politiken bateratzea lortzea.
Horrenbestez, gainerako alderdiei eskatu die, elkarlanean jarraitzeko Euskadi
zerga-politikaren gaineko adostasuna lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario