Markel Olano jeltzalearen iritziz, Foru Aldundiak enpresei lagundu
behar die, gazteei lana bilatzen lagundu behar die, eta berrikuntza politikak
eta gure ekonomia beste herrialdeetara zabaltzeko politikak sustatu behar ditu.
Emplegu eta Gizarte
Segurantza Ministerioak Gipuzkoako lan egoeraren gaineko azkeneko datuak
ezagutu ondoren – horretarako, Lanbideren zerrendak erabili ditu –, Markel Olano EAJ-PNV
batzarkide taldearen bozeramaileak kezkatuta dagoela esan du, izan ere, datua
oso txarra da, eta honakoa eskatu dio Martin Garitano diputatu nagusiari:
“ekonomiaren sustapena eta enpleguaren sorrera lehentasuna izateko ikasturte
politiko hasiberri honetan”.
Datuak txarrak dira:
Gipuzkoan 362 langabetu gehiago daude eta, beraz, guztira 48.076 gipuzkoar
langabezian daude. Horiek horrela, Markel Olanoren ustez, agerian gelditzen da
zein izan behar duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasuna. Baina aitzitik,
orain arte Martin Garitano diputatu nagusiak ez dio egoerari erreparatu”.
Horren harira, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa gogoratu du: “Batzar Nagusiek
hainbat ebazpen onartu dituzte krisiari aurre egiteko planak egiteko edota
hitzarmen mahaiak egiteko alderdi politiko eta ekonomiaren zein gizartearen
eragileekin; baina Bilduren aginteko foru aldundiak ez du ezer egin”.
Era berean, Markel
Olanok Bilduri eta Diputatu Nagusiari eskatu die “parte-hartzeko Gipuzkoak
krisiari aurre egiteko plana izateko egiten diren bilera, lan-saio edo
eztabaida guneetan eta, era berean, ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko
neurriak hartzeko”. Olanoren aburuz, Gipuzkoak ez du atzean gelditu, Bilduren
aginteko Foru Aldundiaren jarrera dela eta, hain zuzen ere, oztopoak jartzeko
eta sistemari aurka egiteko jarrera dela eta.
Halaber, jeltzaleen
bozeramaileak azpimarratu du, Foru Aldundiak enpresei lagundu behar diela,
gazteei enplegua bilatzen lagundu behar diela, eta berrikuntza politikak eta
gure ekonomia beste herrialdeetara zabaltzeko politikak sustatu behar dituela.
Azkenik, hona hemen
Markel Olanoren hitzak: “Hogeita hamar bat Gipuzkoako gizartearen eta
ekonomiaren eragileekin izan ditugu bilerak eta, dagoeneko idatzi dugu Ekonomia
Sustatzeko Foru Arauaren hasierako dokumentua. Dokumentu horrekin Bilduri bidea
erakutsi nahi diogu krisiari aurre egiteko planak egiteko eta espero dugu gainerako
alderdiek Foru Araua hurrengo hilabeteetan Gipuzkoako Batzar Nagusietan
onartzea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario