2 de octubre de 2013

EAJ-PNV-K BILDURI ESKATU DIO ZABORTEGIAK IXTEKO ETA HONDAKINEN KUDEAKETAN SORTUTAKO KAOSARI AMAIERA EMATEKO



EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk ez duela konponbiderik hondakinen kudeaketarako eta ez duela ezer egin, nekez lortutako adostasunak apurtzea izan ezik.



EAJ-PNVk mozioa aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta, bertan, Bilduri eskatu dio, betetzeko mankomunitateekin hartutako konpromisoa 2014ean zabortegiak ixteko. Mozioa egiteko arrazoiak honakoak dira: alde batetik, Diputatu Nagusiaren Politika Orokorreko Osoko Bilkurako hitzaldia – ez zuen orain arte izandako jarrera aldatu – eta, bestetik, azkeneko asteetan Sasietako zabortegian izandako arazoa – kaioek arazoak sortu dizkiete goierritarrei –. Horren harira, Xabier Ezeizabarrenak azaldu du, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak eta Sasieta, Urola Kosta eta Urola Erdiko mankomunitateek ados jarri zirela 2009an, Sasieta, Lapatx eta Urtetako zabortegiak 2014ean ixteko. Izan ere, ordurako Gipuzkoan hondakinak tratatzeko azpiegiturak eginda egongo ziren. Baina aitzitik, Bilduk ez ditu konpromisoak bete eta, gainera, zabortegi gehiago irekitzeko asmoa azaldu du.  

Ildo beretik, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa esan du: “2012an batzarkide taldeok ezagutu genuen Bilduk zabortegi berriak irekitzeko asmoa zuela eta segidako izena jarriko ziela: Egonkortutako hondakin-fardelak gordetzeko biltegi kontrolatuak, gune degradatuak leheneratzeko. Hala ere, asmoa ezagutu genuenetik orain arte ez dugu biltegi kontrolatu horiei buruz ezer jakin, besteak beste, Bilduk bazekielako zabortegi berriak irekitzea Europako zuzentarauen aurkako erabakia zela – Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek 2013ko irailean bertan gauza bera erantzun zuen – eta, gainera, Bilduk ez duelako topatu zabortegi horiek jartzeko tokirik eta ez duelako hondakinak tratatzeko azken faseari buruzko eztabaida berriro hasi nahi”.

Era berean, Xabier Ezeizabarrenaren iritziz, Bildu jakitun da zabortegi berriak irekitzeko baldintzak oso zorrotzak direla eta zabortegi berriak irekitzeko guneak aurkitzeko natura-hesiak daudela – hesi horiek geologia-hesiak dira eta geologia- zein hidrogeologia-baldintzak bete behar dituzte –. Horrenbestez, zabortegiak ixteko aginduak baztertzen du Gipuzkoan zabortegi berriak irekitzeko aukera”.

Ezeizabarrenak, halaber, segidakoa azpimarratu du: “Sasieta, Urteta eta Lapatxeko zabortegiak dauden herriek jasan dituzte gainerako udalerriekin solidarioak izanaren ondorioak – lehenbizi, kaioak Zarautzen egon ziren eta, orain, Beasainen daude – eta, gainera, oraindik ez dakite zenbat denbora gehiago jasan beharko dituzten zabortegiak izatearen ondorio kaltegarriak, hain zuzen ere, hondakinak tratatzeko azken fase txarrenaren ondorioak”. Hortaz, EAJ-PNVren hautetsiak salatu du, Bilduk ez duela inoiz izan konponbiderik hondakinen kudeaketarako eta, hori, agerian utzi zuela Diputatu Nagusiak Politika Orokorreko Osoko bilkurako hitzaldian. Hau da, Bilduk ez du ezer egin, nekez lortutako adostasunak apurtzea izan ezik.

Azkenik, hona hemen Xabier Ezeizabarrenaren hitzak: “Diputatu Nagusiak EAJ-PNVri egindako eskaintza ez da sinesgarria, izan ere, lehengo legealdian hondakinen kudeaketarako adostutako konponbidea bertan behera uzten saiatu da eta, orain, aldiz, berak eragindako kaltea beste batzuk konpontzea nahi du”. Horiek horrela, Ezeizabarrenak gogoratu du, lehengo legealdian hondakinen kudeaketaren azken faserako irtenbidea adostu zela eta Bilduri segidakoa eskatu dio: “Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoaren iritzia errespetatzeko, hain zuzen ere, PIGRUG hondakin plangintzaren aldeko iritzia; non eta zabortegi guztiak ixtea aurreikusten zen, behin hondakinak tratatzeko azpiegitura guztiak eraiki ondoren – horien artean, energia balorizateko Zubietako errausketa-instalazioa –“.

No hay comentarios:

Publicar un comentario