29 de octubre de 2013

EAJ-PNV-K EKINTZA ETA PROIEKTU BERRIAK LORTU DITU EKONOMIA SUSTATZEKO, DEFIZITAREN MARJINA ERABILTZEKO NEGOZIAZIOAN



EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok PP eta PSE alderdien jarrera salatu du, izan ere, negoziazioa oztopatzen saiatu dira eta, ondorioz, arriskuan jarri dute inbertsioak egiteko defizitaren marjinaren erabilera, hain zuzen ere, 18 milioi euroko defizitaren marjinaren erabilera. 



EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok gaur goizean honakoa iragarri du: Bildu batzarkide taldearekin hitzarmena, hain zuzen ere, defizitaren marjinaren banaketaren ondorioz egingo diren inbertsioen gaineko hitzarmena. Olanok berak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien arteko akordioaren ondoren, batzarkide taldeek adostu behar zituzten Gipuzkoan egin beharreko inbertsioak, hain zuzen ere, 18 milioi euroko defizitaren marjinarekin egin beharreko inbertsioak.

Horren harira, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak honakoa esan du: “Defizitaren marjinaren banaketa egin ondoren, Bilduren aginteko Foru Aldundiak Foru Arau proposamena egin zuen eta, bertan, egin beharreko inbertsioak zehaztu zituen. Orduan, zuzenketak egiteko epea hasi zen eta, hortaz, alderdien arteko negoziazioa. EAJ-PNVk hasieratik jarrera arduratsua izan du eta, horren ondorioz, Bildurekin ekintza eta proiektu berriak adostu ditu bost arlotan: 1) 80.000 euro Euskaltzaindiako Luis Villasante eraikina egiteko; 2) 70.000 euro Aiako Bigantxategia bidea egiteko; 3) Inbiomed-i zuzendutako 300.000 euroei 100.000 euro gehitzea; 4) 50.000 euroko diru-laguntza Aranzadirentzat; eta 5) Donostiako Udalari 150.000 euroko diru-laguntza enpresa berriak sortzeko”. 

Era berean, Markel Olanok segidakoa gogoratu du: “Negoziazioa hasi zenetik eztabaida honakoa izan da: 1.000 biztanle baino gutxiagoko herrientzako 6 milioi eurotako diru-lerroa. Horren harira, EAJ-PNVren jarrera argia da: jeltzaleok ados gaude diru-lerro horrekin, izan ere bat egiten du lehengo legealdiko Landa Gipuzkoa 32 programaren ildoarekin – gogoan izan, Landa Gipuzkoa 32 programan Gipuzkoako herri txikien inbertsioak laguntzen zirela –. Beraz, EAJ-PNVren helburua honakoa izan da: lurraldearen oreka bilatzea eta plana Gipuzkoa osoarentzat izatea eta, ondorioz, lokalismoak ekiditea”. 

Horrenbestez, Olanok azpimarratu du, Bildurekin lortutako akordioa Gipuzkoako bizi duen egoera larriari aurre egiten diola eta, beraz, Gipuzkoarentzat onuragarria izango dela. Ildo beretik, PP eta PSE alderdiei leporatu die, negoziazioa oztopatzen saiatu izana: “Horren ondorioz, PPk eta PSEk inbertsioak arriskuan jarri dituzte, hain zuzen ere, Gipuzkoarentzat beharrezkoak diren inbertsioak eta, hori, onartezina da. Ezin genuen onartu diru-kopuru hori galtzea, alderdiek ados jarri nahi ez zutelako”. 

Donostiari bultzada handia

Bestalde, EAJ-PNVren Donostiako Udal taldearen bozeramaile Eneko Goiak EAJ-PNVren batzarkide taldearen lana nabarmendu du: “Gure alderdiaren batzarkideen lanari esker, Donostiak bultzada handia jasoko du eta, ondorioz, gauza asko hobetu ahal izango dira, esaterako, Txuri-Urdin izotz-jauregia, non eta Foru Aldundiak milioi bat euro inbertituko duen – gogoan izan, EAJ-PNVk Bilduren aginteko udal gobernuari behin baino gehiagotan eskatu izan diola inbertsio hori egiteko –“.
  
Goiak, halaber, azaldu du, EAJ-PNV eta Bilduren arteko hitzarmenari esker, Donostiako Udalak 150.000 euro jasoko dituela enpresa berriak sortzeko.

Azkenik, hona hemen Donostiako Udalean jeltzaleen bozeramailearen hitzak: “Aipatutako guztia gutxi balitz, Donostiak beste hainbat proiektutarako laguntza jasoko du, hain zuzen ere, besteak beste, Inbiomed-entzako, Aranzadirentzako edo Euskaltzaindiako egoitzarako – gogoan izan, Euskaltzaindiako egoitza Donostian dagoela – laguntza jasoko du”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario