5 de noviembre de 2013

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUREN JARRERA FALTSUA ETA OZTOPATZAILEA ZERGA-ARAUEN TRAMITAZIOAN



Jose Corchon batzarkide jeltzaleak kritikatu du, Foru Aldundiaren epea luzatzeko eskaeraren arrazioa honakoa zela: bere Foru Arau proiektua aurretik eztabaidatzea.



Gipuzkoako Foru Aldundiak Batzar Nagusiak kritikatu ditu gaur arratsaldean, ezezkoa eman dutelako zerga-arloan proposatutako hiru Foru Arauak – Sozietateen gaineko Zerga, Oinordetzari buruzko zerga eta Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Zerga – onartzeko epea luzatzeari.  Kritika horiek entzun ondoren, EAJ-PNVren batzarkide Jose Corchonek segidakoa esan du: “Hiru Foru Arau proposamen horiek hiru alderdi politikoen babesa dute, izan ere, Lehendakariak alderdi guztiekin negoziatu zuen administrazio publikoei behar dituzten baliabideak emateko, betiere, krisialdian zerbitzu publikoen kalitatea mantentzeko”. Horren harira, Corchonek gogoratu du, Lehendakaria talde guztiekin adosten saiatu dela, baina ezker abertzaleak bere borondatez ez duela adostu nahi izan.  

Era berean, jeltzaleen batzarkidearen iritziz, EAJ-PNVk hausnarketa sakona egin du eta, ondorioz, EAJ-PNV, PSE eta PP alderdiek aurkeztutako hiru Foru Arau proposamen lortu dira. Horrenbestez, Jose Corchonek azaldu du EAJ-PNVren helburua segidakoa dela: “onartzea hiru Foru Arau proposamen horiek abenduaren 31 baino lehen, betiere, zuzenbide-segurtasuna dela eta”.

Corchonek, halaber, azpimarratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabideak dituela  hiru Foru Arau proposamenen gainean irizpidea ezartzeko, izan ere, horretarako foru gobernu baten baliabideak ditu. Horiek horrela, Foru Aldundiak proposamenei buruzko iritzia eman du eta, gainera, bere proposamena egin du Sozietateen gaineko zergari buruz. Beraz, EAJ-PNVk argi du, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren helburua 15 eguneko luzapena eskatu duenean izan dela bere proiektua aurretik eztabaidatzea eta ez, ordea, hausnarketa sakona egitea. Hori dela eta, EAJ-PNVk salatu du Bilduren jarrera faltsua eta oztopatzailea zerga-arauen tramitazioan, izan ere, arrazoi teknikoak erabili izan nahi ditu bere alderdikeria estaltzeko.

Gainera, Jose Corchonek honakoa esan du: “EAJ-PNVk bere hitza ematen du eta, beraz, bere konpromisoa azaltzen du Foru Arauak behar den denborarekin onartzeko eta, dagokien pertsonek ezagutzeko. Eta, horretarako, Batzar Nagusietako araudian aurreikusitako baliabideak erabiliko ditu. Dena den, EAJ-PNVk Bilduri eskua luzatzen dio ados jartzeko, foru arau horien negoziazio-prozesuan”.

Azkenik, hona hemen Corchonen hitzak: “Negoziazio-prozesuan gai teknikoak aztertu beharko dira eta, horietan, alderdiok malguak eta eraginkorrak izan beharko dugu. EAJ-PNVren ustez, prozesuan ekarpenak egiteko modua zuzenketa teknikoak izango dira, horretarako epea zabaltzen denean. Gainera, zuzenketa horiek bat egin beharko dute Gipuzkoako egoerarekin eta Gipuzkoako Ogasunaren kudeaketa baliabideekin”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario