6 de noviembre de 2013

XABIER EZEIZABARRENA: “ADOSTUTAKO AZTERKETA BATZORDEARI ESKER, GIPUZKOARROK HONDAKINEN KUDEAKETARI BURUZKO INFORMAZIO ZEHATZA IZANGO DUGU”.

EAJ-PNVren batzarkideak salatu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiak jarraitzen duela bere proposamen teknikoa aurkeztu gabe; erabaki duela guztia epaitegietara eramatea horrek duen ekonomia-ondorioekin; eta bakarrik lortu duela liskarra izatea gaiaren eragile guztiekin”. 


Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur goizeko osoko bilkuran honakoa onartu dute: Azterketa batzordea egitea, hain zuzen ere, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) finantzen eboluzioari eta konponbide teknikoei buruzko azterketa batzordea. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak azaldu duenez, ekimenak aurre egiten dio Bilduren hondakinen kudeaketa ilunari: “Beraz, batzordeari esker, gipuzkoarrok hondakinen kudeaketari buruzko informazio zehatza izango dugu”. Horren harira, Ezeizabarrenak Bilduren zatiko demokrazia kritikatu du: “Bilduk gehiengoa duenean inposizioa erabiltzen du, baina ez du gehiengoak adostutakoa betetzen Batzar Nagusietan hartzen diren erabakiak bere iritziaren kontrakoak direnean”.

Era berean, jeltzaleen batzarkideak gogoratu du, nahiz eta Batzar Nagusiek duela urte eta erdi Ingurumeneko foru diputatuaren aurkako zentsura-mozioa egin zuten, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du bere jarrera aldatu. Are gehiago: marketing politikoa delakoa egiten saiatu da eta, horretarako, gainerako alderdie eskua luzatu die ados jartzeko, baina estrategia hori komunikabideetan azaltzeko izan da. Baina aitzitik, lortu duen gauza bakarra honakoa izan da: gaiaren eragile guztiekin liskarra izatea, hain zuzen ere, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariekin, enpresekin eta langileekin liskarra izatea.

Horrenbestez, Xabier Ezeizabarrenaren ustez, Bilduren kudeaketa kaskarrak galera handiak eragin dizkio Gipuzkoako diru-kutxari: “Bildu guztia epaitegietara eraman nahi izan du eta, horretarako, GHK partzuergoa erabili du. Horrek, kostu handiak ditu eta, ondorioz, partzuergoaren ekonomia-egoera larria da”. Hortaz, Ezeizabarrenak segidako galerak eta kalteak aipatu ditu: “Lehenik, GHK-k 25 milioi euro galdu ditzake baldin eta epaitegiak GHK behartzen badu kalte-ordainak ordaintzera kontratua ez betetzeagatik; bigarrenik, GHK-k berak interes-tasak kentzeko jarritako salaketa dela-eta kostua ordaindu beharko du; hirugarrenik, GHK partzuergoa maileguetako interesak ordaintzen ari da, baina ez du PIGRUG hondakin-plangintzan aurreikusitako azpiegiturarik egin; eta, azkenik, banketxeek salatu dute GHK ez dela ordaintzen ari maileguen hileroko kuotak eta, horrek, 40 milioi euroko kostua izan dezake”. Horiek horrela, Ezeizabarrenak azaldu duenez, GHK partzuergoaren kontuak aztertu dituzten kontu-ikuskariek gai horiek guztiek eta beste batzuk topatu dituzte.     

EAJ-PNVren hautetsiak, halaber, honakoa azaldu du: “Badago arrazoi teknikorik azterketa batzordea egiteko: Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du beste plangintzarik proposatu PIGRUG hondakin-plangintza aldatzeko. Horren ondorioz, Bilduk manipulatu ditu Europar Batasunaren hondakinen kudeaketari buruzko erakunde garrantzitsuen iritziak eta, hori gutxi balitz, ez ditu bete Batzar Nagusien gehiengoaren erabakiak.  Hau da, bi hilabete eta erdi igaro dira Bildu agintea hartu zuenetik eta ez da gai izan bere proposamena aurkezteko Batzar Nagusietan eztabaidatzeko. Gainera, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren erantzunak egonkortutako hondakin fardelak jasotzeko biltegiei buruz ez dira zehatzak eta honakoa agerian uzten dute: zabortegi berriak direla, beraz, Europar Batasunaren iritziaren aurkako erabakia dela. Gainera, Bilduk ez du zehaztu ez non jarri nahi dituen zabortegi berri horiek, ez zein plangintza tekinkoan edo lurralde-plangintzan dagoen oinarriten den. 


Azkenik, hona hemen Xabier Ezeizabarrenaren hitzak: “Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren finantzen eboluzioari eta konponbide teknikoei buruzko azterketa batzordearen sorrerak argi uzten du Bilduren ahuldadea gaia kudeatzeko. Ahuldade hori larriagotu da Bilduk Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro baimen-orokorraren aurka egin duenean, izan ere, baimena egokia da eta indarrean dago. Gainera, Bilduk Europar Batasunaren herrialde aurreratuenen apustuaren aurka egin du, hain zuzen ere, hondakin-hondarra balorizatzeko eta energia sortzeko erabiltzearen aurka egin du. Hau da, Gipuzkoak energia bere kabuz sortzearen aurka egin du”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario