29 de noviembre de 2013

EAJ-PNV-K USTE DU, GIPUZKOAK ASMO HANDIAGOKO EKONOMIA-PLANGINTZA BEHAR DUELA KRISIARI AURRE EGITEKO



Jeltzaleen batzarkide taldeak Bilduri proposatu dio, 15 milioi euroko aurrekontu-saila egitea krisiari aurre egiteko eta beste bost milioi euro hitzartzea gainerako sailetan zuzenketak egiteko.



EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok eta batzarkide jeltzale Eider Mendozak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Bertan, jeltzaleek komunikabideei aditzera eman diete Bilduren aginteko Foru Aldundiari egindako proposamena, hain zuzen ere, 2014ko aurrekontua adosteko proposamena. EAJ-PNVko ordezkariek prentsaurrekoa egin dute, behin atzo osoko zuzenketa ez zutela aurkeztuko esanda. Horiek horrela, Markel Olanok erabakiaren arrazoia azaldu du: “EAJ-PNVk nahi du euskal erakunde guztiek aurrekontua izatea; izan ere, oso garrantzitsua da krisiari aurre egiteko. Beraz, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren batzarkide taldea koherentea izan da alderdiaren erabakiarekin”.

Horren harira, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: “EAJ-PNVk Bilduri proposamena egin dio, hain zuzen ere, 2014ko aurrekontua adosteko proposamena. Eta, bertan, jeltzaleok Bilduren foru gobernuari proposatu diogu 15 milioi euroko aurrekontu-saila egitea krisiari aurre egiteko. Horrez gain, beste hainbat zuzenketa egingo ditu EAJ-PNVk, hain zuzen ere, guztira bost milioi euroko zuzenketa garrantzi handia duten beste hainbat sailetan”.

Horrenbestez, Olanok honakoa esan du: “EAJ-PNVk asmo handiko pausoa eman du eta krisiari aurre egiteko ezinbesteko plangintza egin du, betiere, kontuan hartuta proiektuak lehenesteko unea dela”. Beraz, jeltzaleen batzarkide taldearen eledunaren iritziz, erakundeek krisiari adarretatik heltzeko unea dute, beraz, Gipuzkoak asmo handiagoko ekonomia-plangintza behar du krisiari aurre egiteko.

Era berean, Markel Olanok gogoratu du, industriari esker gipuzkoarrek ekonomia- eta gizarte-ongizate handia izan dutela: “Hortaz, industria da krisiari aurre egiteko itxaropen bakarra. Beraz, enpresek nola edo hala krisiari aurre egin behar diote eta, horretarako, ezinbestekoa da 2014ko aurrekontuak sail berezia izatea”. 

Olanok, halaber, krisiari aurre egiteko proposatutako 15 milioi euroko aurrekontu-saila zehaztu du eta bost ataletan banatuta dagoela azaldu du: “1) Proposamena krisialdian dauden proiektuak bermatzeko; 2) proposamena martxan jartzeko eta hazten laguntzeko trakzio gaitasuna duten proiektuak, proiektu berritzaileak, edo nazioartean txertatzeko gaitasuna duten proiektuak; 3) proposamena 2012ko krisiari aurre egiteko etorkizuneko proiektuak diruz-laguntzen jarraitzeko; 4) proposamena pertsonen gaineko programak egiteko laguntzak emateko; eta 5) proposamena erosketa publikorako egitasmo berritzaile bat egiteko, betiere, Gipuzkoako enpresa garrantzitsuenek garapen proiektuak aurkezteko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte hartzea sustatzeko, betiere, egun dauden tresnen bidez”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario