19 de diciembre de 2013

EAJ-PNV-REN USTEZ, LARRAITZ UGARTE FORU DIPUTATUAK EZ DU BERMATZEN GIPUZKOAKO ERREPIDEEN ERABILTZAILEEN SEGURTASUNA



Batzarkide jeltzale Aintzane Oiarbidek adierazi du, EAJ-PNVk zalantza handiak dituela, izan ere, Foru Aldundiaren eta Bidelanen arteko akordioa errepideetako mantentze-lanetarako kostua gutxitzen du eta ez du bermatzen errepideen erabiltzaileen segurtasuna. Eta, hori, oso larria izango litzateke”.



Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarte Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mugikortasun batzordean agertu da gaur goizean, eta bertan, Bidelan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko akordioa azaldu du. EAJ-PNVren batzarkide Aintzane Oiarbidek Larraitz Ugarteri honakoa eskatu dio: “Batzarkide-taldeak ez zentsuratzeko eta dokumentuak ikusten uzteko. Izan ere, foru diputatuak zentsura hori erabiltzen du datuak ezkutatzeko eta manipulatzeko. Eta, horrenbestez, bere hitzak ez dira sinesgarriak eta agerian uzten du bere gardentasun falta”.  

Horren harira, Oiarbidek adierazi du, Larraitz Ugartek ez diela Bidelanen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko akordioa eman ez batzarkide-taldeei ez Bidegi sozietate publikoko administrazio kontseiluko kideei. Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa gogorarazi dio: “Politikan edozer gauzak ez du balio. Beraz, Larraitz Ugarteri eskatzen diogu, gehiago ez manipulatzeko eta talde guztiei akordioa eta txostenak bidaltzeko, betiere, txosten horiek aztertzeko aukera izateko”.

Era berean, Aintzane Oiarbidek Foru Aldundiak Bidelanen kontratua kaltegarria izendatzeko prozesuari buruz hitz egin du eta honakoa salatu du: “Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak ez du azaldu zertan den Bidelanen kontratua kaltegarritzat jotzeko prozesua. Dagoeneko ez al da kaltegarria? Zergatik ez du epaitegietan prozesua amaieraraino eraman? Behin eta berriro eskatu izan diogu Larraitz Ugarteri kontratua kaltegarritzat jotzeko zuzenbide-txostena emateko, baina ez digu kasurik egin eta, ondorioz, bere jarrera ez da gardena izan. Gainera, Larraitz Ugartek berak esan du Bidelanek kontratua kaltegarria dela onartu duela, baina ez du zehaztu Bidelanekin lortutako akordioan onarpen hori agertzen den ala ez – gogoan izan, gainera, batzarkide-taldeek ezin izan dugula txosten hori irakurri, izan ere, foru diputatuak ez digu eman –“.

Aintzane Oiaribidek, halaber, segidakoa salatu du: “Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak azaldu dituen diru-kontuak ez ditugu ulertzen. Larraitz Ugartek esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak 46,7 milioi euro fakturatuko dituela eta hori Bidelanek fakturatzen duena baino kopuru handiagoa da. Zer esan nahi du horrek, Bidelan dirua galtzen ari dela? Nork sinistuko du enpresa batek lanean jardungo duela irabazirik lortu gabe?”. Hortaz, Oiarbidek Larraitz Ugarteri eskatu dio, akordioaren arabera azaltzeko non gutxitzen den Bidelanen gastua. Baldin eta Larraitz Ugartek langile kopurua edo mantentze-lanetarako gastua gutxituko balitu, jarrera arduragabea izango luke. Eta, horrenbestez, EAJ-PNVk zalantza handiak ditu errepideen erabiltzaileen sergurtasunari buruz, izan ere erabiltzaileen segurtasuna ez bermatzea oso larria izango litzateke”.

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak Larraitz Ugarteri eskatu dio, gezurrak esateari uzteko bere kudeaketak porrot egin duela ezkutatzeko eta, era berean, batzarkide taldeei zentsurarik gabe bidaltzeko akordioari buruzko txostenak eta dokumentuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario