30 de enero de 2014

EAJ-PNV-REN USTEZ, LEGEAK ESKUBIDEAK BERMATU BEHAR DITU, ETA PERTSONEN BIZITZA HOBETU BEHAR DU ETA, EZ ORDEA, AGINTEA DUEN ALDERDIAREN IDEOLOGIA INPOSATU.



Batzarkide jeltzale Arantza Rojok salatu du, Alderdi Popularraren lege-proiektua atzerapausoa dela, izan ere, abortuari buruz bere garaian adostasuna lortu zen.



Gipuzkoako Batzar Nagusiek gai bakarreko ez-ohiko osoko bilkura egin dute gaur, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuaren abortuari buruzko lege-proiektuaren gaineko osoko bilkura. EAJ-PNVren batzarkide Arantza Rojoren ustez, gaia oso garrantzitsua da, izan ere gizartean puri-purian dagoen gaia da eta giza eskubideekin zerikusia du. Hala ere, batzarkide jeltzaleak kritikatu du, gai bakarreko ez-ohiko bilkura ez dela trena egokia gaiari buruz eztabaidatzeko: “Eztabaida bai, baina eraginkortasuna ere bai. Eta guztiok dakigu nolako baliabide tekniko eta ekonomikoak behar diren horrelako osoko bilkura bat egiteko; batez ere, kontuan izanda ez Batzar Nagusiek, ez Foru Aldundiak ez dutela gaiari buruzko eskumenik. Baina, bereziki, gaia proiektua egin aurreko fasean dagoelako eta talde guztiok ordezkariak ditugulako Madrilgo Diputatuen Kongresuan, hain zuzen ere, eztabaida egingo den erakundean”.

Era berean, Arantza Rojok gogorarazi du, EAJ-PNVk 2010eko epeen legearen alde bozkatu zuela, praktika txarrak ekiditen zituelako eta emakumea bere bizitzaren jabe egiten zuelako, betiere, beste batzuek bere bizitzari buruzko erabakirik hartu gabe. Beraz, beharrezkoa da ahalik eta araudi egokiena egitea, hain zuzen ere, errealitatean oinarritutako araudia eta adostasun gehien lortuko duen araudia. Hau da, ekintzak arautu eskubideak babesteko. Horren harira, Rojok honakoa salatu du: “Alderdi Popularraren lege proiektua atzerapausoa da, izan ere, abortuari buruz bere garaia adostasuna lortu zen. Hori dela eta, baldin eta arrazoia ez bada alderdikeria edo bestelako asmo bat, ez du ez hanka ez buru bideratutako gaiari buruz berriro eztabaidatzea”.

EAJ-PNVren batzarkideak, halaber, esan du, atzerapausoaren ondorioz, emakume askok haurdunaldia eten behar izango dutela isilpean eta, horrek, osasun arazoa sortuko duela. Eskubideen murrizketek ez dute abortuekin amaitzen, baizik eta bidegabekoak egiten ditu. Izan ere, aberatsen eta txiroen arteko ezberdintasunak handituko dituzte eta, ondorioz, baliabideak dituztenak modu egokian abortatzeko bermea duten lekuetara joango dira eta, baliabiderik ez dutenek, ordea, isilplean abortatu beharko dute eta euren osasuna arriskuan jarri beharko dute. Hori dela eta, Arantza Rojoren ustez, garrantzitsua da nahi gabeko haurdunaldiak murrizteko politikak eta programak egitea: sexu-heziketari buruzko politikak; informazioa eta antisorgailuak eskuratzeko politikak; gizarte- eta ekonomia-mailen arteko ezberdintasunak gehiago ez handitzeko politikak; benetako berdintasuna lortzeko politikak, familia babesteko politikak, etabar.

Gainera, Rojok esan du, legeak Estatu Espainola Europaren atzealdean utziko duela eta segidakoa salatu du: “Atzerapausoa da emakumeok berdintasuna lortzeko. Berriro ere, emakumeok adintxikikoak bagina tratatuko zaigu eta, beraz, medikuek, forenseek edo epaileek erabakiko dute amatasunari buruz. Beraz, Alderdi Popularraren legeak emakumeak gutxiesten ditu, izan ere, ez die erabakitzeko eskubidea aitortzen”.

Azkenik, hona hemen batzarkide jeltzalearen hitzak: “Legeak eskubideak bermatu behar ditu eta pertsonen bizitza hobetu behar du, eta ez ordea, agintea duen alderdiaren ideologia inposatu”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario