Batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, adosteko eta adiskidetzeko unea
da, hain zuzen ere, bake prozesuari kalte egiten dioten manipulazioen eta
alderdikerien aurka egiteko unea.
EAJ-PNVren
batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanori elkarrizketa egin diote Info 7
Irratiko Kalegorrian saioan. Bertan, Euskadiko politikari buruz hitz egin du
Olanok eta honakoa esan du: “Ezinbestekoa da gizarte sendo eta antolatua
izatea, betiere, Euskadin subiranotasun prozesua egiteko. Eta, horretarako,
positiboa da gizarte aurreratu eta egituratua izatea alderdi politikoei bidea
egiten laguntzeko”. Horren harira. Olanok Gure Esku Dago erabakitzeko
eskubidearen gaineko ekimena aipatu du eta segidakoa esan du: “Gizarte
mugimendu positiboa eta osgarria da, eta beste bide bat eraman behar du alderdi
politikoek erabilitako mugimendua ez dela ageria uzteko”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkide taldearen bozeramaileak azpimarratu du, Katalunian subiranotasun
prozesua egiteko ezaugarrietako bat Kataluniako gizartearen antolakuntza eta
egitura izan dela, eta honakoa gogorarazi du: “Kataluniak eta Euskadi
subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea izan nahi dute, baina PPren aginteko
Espainiako gobernuak ez du horrelakorik onartzen eta, beraz, agerian utzi du
zein den bere demokraziaren ikuspegia”.
Hortaz, Markel Olanok
Espainiako gobernuaren presidente Mariano Rajoy-ren jarrera salatu du: “Jarrera
hotza du eta bake prozesua oztopatzen ari da. Ezetz esan die Iñigo Urkullu
lehendakariaren eskariei eta, beraz, errespetua galdu dio, batez ere, Euskadin
aurrerapauso handiak egiten ari direlako eta, horiek, erakundeen arteko
komunikazioa egotea eskatzen dutelako”.
Bestalde, Markel Olanok hitz
egin du EAJ-PNVk Bilboko urtarrilaren 11ko manifestazioko parte-hartzeari buruz
eta parte-hartze horrek Espainiako gobernuari eta Eusko Jaurlaritzaren arteko
harremanen egoen izan duen eraginari buruz: “Manifestazio hori izan da egondako
aldaketa garrantzitsuenetako bat. Izan ere, euskal gizarteak PPren aginteko
Espainiako gobernuari argi eta garbi esan dio bake prozesuan pausoak eman behar
dituela. Euskal gizarteak ez du atzera egin nahi; baina aitzitik, Rajoy
presidenteak guztia kontrolpean izan nahi du jendeak manifestazioa bezalako
irudirik ez ikusteko. Baina herri hau ez da geldi egongo: bake prozesua
bultzatzen jarraituko dugu”.
Jeltzaleen batzarkide
taldearen bozeramaileak, halaber, politikaren, gizartearen eta justiziaren
eragileei eskatu die bake prozesuak aurrera egiten laguntzeko, eta segidakoa
salatu du: “Auzitegi batzuek oraindik dena ETA dela uste dute eta, ondorioz,
ezker abertzalearen aurkako justizia eta polizia prozesuak egin behar direla
uste dute. Baina hori egiteak ez du zentzurik, kontuan izanda ETAk armak behin
betiko utzi dituela. Beraz, jarrera horiek bake prozesuari kalte egiten diote
eta ez dute errealitatearekin bat egiten. Horrenbestez, adosteko eta
adiskidetzeko unea da, hain zuzen ere, bake prozesuari kalte egiten dioten
manipulazioen eta alderdikerien aurka egiteko unea”.
Hondakinen kudeaketa
Markel Olanok ere hondakinen
kudeaketari buruz hitz egin du eta honakoa gogorarazi du: “Batzar Nagusietan
hondakinak kudeatzeko estrategia onartuta dago, hain zuzen ere, tratamenduaren
azken fasea balorizazio energetikoaren bitartez egitea onartuta dago. Baina
aitzitik, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du erabaki hori errespetatzen eta
beste plangintza bat egin nahi du, hain zuzen ere, azken faserik gabeko
plangintza. Eta hori, oso larria da da. Hain larria da, non Europako Batzordeak
ikertuko duen Bilduren plangintza hondakinak kudeatzeko egokia eta nahikoa den
eta, gainera, Europako zuzentarauak betetzen dituen”.
Azkenik, hona hemen Olanoren
hitzak: “Ezker abertzaleak ez du gaitasunik izan hondakinak kudeatzeko azken
fasea egiteko. Horren aurrean, EAJ-PNVk konpromisoa hartu du datozen urteetan
azken fasea egiteko sistema martxan jartzeko. Hala ere, lehendabizi ikusi beharko
dugu 2015eko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak. Dena den, Gipuzkoan ezin
dugu utzi hondakinen auzia konpondu gabe”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario