Jeltzaleen batzarkide-taldearen
bozeramaile Markel Olanoren iritziz, plaka horrek gipuzkoar gehienen
sentimenduarekin bat egingo luke.
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel
Olanok salatu du Auzitegi Gorenaren epaia, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru
Aldundia Espainiako bandera leku ikusgarri eta ohorezko batean jartzeko
behartzen duen epaia. Horren harira, Olanok Bilduren aginteko Foru Aldundiari
honakoa eskatu dio: “Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren sarreraren
ondoan, plaka bat jartzeko, hain zuzen ere, Espainiako banderaren inposaketaren
aurkako eta adierazpen askatasunaren aldeko plaka”.
Era berean, jeltzaleen batzarkide taldearen
bozeramaileak segidakoa gogoratu du: “Eskaera bera egin zuen EAJ-PNVk duela bi
urte. Orduan, Auzitegi Gorenak Foru Aldundiari honakoa agindu zion: Espainiako
bandera jartzeko eta Foru Aldundiaren sarreran zegoen plaka kentzeko. Gogoan
izan, plaka horretan jartzen zuela Espainiako bandera legearen aginduz jarrita
zegoela”.
Olanok, halaber, azaldu du, orduan Batzar Nagusiek
Auzitegi Gorenaren inposaketa salatu zutela eta Bilduren aginteko foru
gobernuari proposatu ziotela epaiaren aurkako hainbat ekimen. Eta, hain zuzen
ere, horietako bat Espainiako banderaren inposaketaren aurkako eta adierazpen
askatasunaren aldeko plaka bat jartzea zen. Eta, orain, gauza bera egiteko
eskatzen diogu Foru Aldundiari”.
Azkenik, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “egun,
behin Auzitegi Gorenaren epaia ezagututa, aipatutako plaka jartzeak garrantzi
handiagoa du. Gainera, plaka horrek gipuzkoar gehienon sentimenduarekin bat
egingo luke”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario