Batzarkide-talde
jeltzaleak eskatu du Iñaki Errazkin foru diputatua Ingurumeneko eta Lurralde
Antolaketako batzordean parte-hartzeko eta, bertan, azaltzeko Foru Aldundiaren
eta Europar Batasunaren Batzordearen arteko harremana azkeneko hiru urteetan.
Bilduren aginteko Foru
Aldundiak Europar Batasunaren Batzordetik berri txarra jaso zuen atzo. Izan
ere, Europar Batasunak ikertuko ditu Bilduren aldaketak hondakinak kudeatzeko
plangintzari, hain zuzen ere, aldaketa horiek Europako zuzentarauekin betetzen
duten ala ez aztertzeko.
Horren harira,
EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Berriro ere
agerian gelditu da Bildu ez dela gardena izan hondakinen kudeaketan. Izan ere,
Ingurumeneko foru diputatu Iñaki Errazkinek aipatu du Europar Batasunaren
Batzordeak ezagutzen zuela Bilduren aginteko Foru Aldundiaren hondakinen
gaineko kudeaketa eta, gainera, kudeaketa horrekin bat egiten zuela. Baina
aitzitik, orain, agerian gelditu da foru diputatua gezurretan ari zela, izan
ere, Europar Batasunaren Ingurumeneko komisario Janez Potocnik-ek atzo esan
zuen Foru Aldundiak ez diola aditzera eman Europar Batasunaren Batzordeari
Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plangintzari aldaketarik egin dionik”.
Hortaz, Ezeizabarrenak
aditzera eman du, EAJ-PNVren batzarkide taldeak eskatu duela Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkin batzordean parte-hartzeko
eta, bertan, zehazteko Foru Aldundiaren eta Europar Batasunaren Batzordearen
arteko harremana azkeneko hiru urteetan.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak gogorarazi du, Hondakinak kudeatzeko Europar Batasunaren
zuzentarauaren 4.artikuluan zehazten direla legegintzaren araberako hondakin
moten lehentasunak eta prebentzio politika eta hondakinen kudeaketa. Lehentasun
horien arabera, lehenik, prebentzioa dago; bigarrenik, hondakinak berriro
erabiltzea; hirugarrenik, birziklatzea; laugarrenik, beste balorizazio motak, esaterako,
balorizazio energetikoa; eta, azkenik, eliminazioa. Hau da, zuzentarauaren
arabera, balorizazio energetikoa da egokiena hondakinak tratatzeko, hain zuzen
ere, prebenitu, berriro erabili eta birziklatu ezin diren hondakinak
tratatzeko, eta betiere, hondakinak zabortegietara eramatea baino egokiagoa.
Beraz, zabortegia, hain zuzen ere, Bilduren apustua, okerragoa da ingurumenaren
ikuspegitik eta, ondorioz, hondakinak tratatzeko azkeneko aukera izan behar
du”. Hortaz, Xabier Ezeizabarrenak azpimarratu du, egungo Foru Arauak Europar
Batasunaren zuzentaraua betetzen duela eta, hori, ezker abertzaleak badakiela,
nahiz eta alderdikeriaz baliatzen den kontrakoa esateko.
Halaber, Europako
Inbertsio Bankuak (BEI) 2011n kreditua eman zion Gipuzkoari, hain zuzen ere,
195milioi euroko kreditua 7/2008 Foru Arauan aurreikusitako azpiegiturak
finantzatzeko. Horri buruz, Ezeizabarrenak honakoa esan du: “BEI-k kreditua
eman izanak esan nahi du, Europar Batasunak indarrean dagoen Foru Arauaren alde
egiten duela, izan ere, Europako zuzentaraua betetzen du. Horregatik, Bilduk
Europar Batasuneko Batzordeari bakarrik hitzez informatu izana BEIren
kredituaren egoerari buruz, agerian uzten du Bilduk erakundeei errespetua galdu
diela, bai Gipuzkoako erakundeei, bai Europar Batasunaren erakundeei”.
Gainera, jeltzaleen
batzarkideak ez du oso argi zer aztertuko duen Europar Batasunaren Batzordeak:
“Ez dakigu Europar Batasunaren Batzordeak indarrean dagoen Hondakinak
kudeatzeko plangintzaren gaineko ikerketa egingo duen – gogoan izan, BEIk
kreditua eman ziola plangintza horri, hain zuzen ere, ezker abertzaleak behin
eta berriro betetzen ez duen plangintzari – edo Bilduren asmoen gaineko
ikerketa egin duen – gogoan izan, Bildurenak asmoak direla, izan ere, ez du
dokumenturik Batzar Nagusietan erregistratu –. Dena dela, ezer asko dago
ikertzeko bi kasuetan, alde batetik, lehenengo kasuan, Bilduk behin eta berriro
ez duelako betebeharrekoa bete; eta, bestetik, bigarren kasuan, pentsatu gabeko
plangintza delako”.
Azkenik, Xabier Ezeizabarrenak
segidakoa salatu du: “Laster beteko ditu ezker abertzaleak hiru urte Foru
Aldundiaren agintean, eta oraindik ez du egin BEIk finantzatutako instalazio
bat bera ere. Era berean, Gipuzkoako hiru zabortegiak gainezka egiteko zorian
daude eta Bilduk ez du plangintzarik 2014an zabortegi horiek ixteko. Hori dela
eta, Ingurumeneko foru diputatu Iñaki Errazkinik eskatu diogu, azaltzeko zer
dela eta atzerriko foroetan azaltzen duen Gipuzkoan betetzen ari ez dena”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario