Batzarkide
jeltzale Joseba Antxustegiren ustez, Foru Aldundiak ezin du zain egon inguruko
lurraldeek kirol gertaerak antolatu arte eta, orduan, horiek aprobetxatu;
baizkik eta, neurriak hartu behar ditu Gipuzkoan bertan txapelketa horiek
antolatzeko”.
EAJ-PNV batzarkide
taldeak Foru Aldundiari eskatu dio saiatzeko Gipuzkoan kirol-gertaera garrantzitsuak
egiteko, hain zuzen ere, turismoarentzat onak izango diren kirol-gertaerak.
Batzarkide jeltzale Joseba Antxustegik eskaera egin du Kultura, Gazteria eta
Kiroletako batzordean. Bertan, batzarkide taldeek eztabadiatu dute Foru
Aldundiari bisitariak erakartzeko egindako proposamenari buruz, hain zuzen ere,
Bilbon Munduko Saskibaloi Txapelketa egingo dela aprobetxatuz bisitariak
erakartzeko. Gogoan izan, Bilbon bertan Estatu Batuetako selekzioak jokatuko
dituela bere partidak eta, talde horretan NBA ligako izarrek jokatzen
dutela.
Beraz, Bizkaia Arenan
munduko saskibaloi jokalari onenak izango dira eta, ondorioz, Euskadira zale
ugari gerturatuko dira, hain zuzen ere, Euskadi ezagutzeko aprobetxatuko duten
zaleak. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide Joseba Antxustegik honakoa esan
du: “Berri ona da hainbeste jende etortzea Euskadira, baina uste dugu berria
hobea izango litzatekeela baldin eta Gipuzkoak horrelako txapelketa bat
antolatuko balu. Gogoan izan, gainera, Gipuzkoak horrelakorik antolatu izan
duela eta, horretarako, erakutsi duela gai dela lehen mailako gertaerak
antolatzeko, betiere, kirolaren eta kulturaren eragileekin elkarlanean. Hortaz,
arlo publikoa eta pribatuaren arteko elkarlana ezinbestekoa da horrelako
gertaerak antolatzeko”.
Ildo beretik, batzarkide
jeltzaleak segidakoa adierazi du: “Gipuzkoak esperientzia du eta ondo baino
hobeto daki horrelako gertaerak antolatzen. Eta hori erakutsi izan du, izan
ere, besteak beste, honakoak antolatu ditu: nazioarteko rugby partidak
(Heineken Cup), maila ezberdinetako atletismo txapelketak (Europako, Munduko
eta Espainiako txapelketak), Muduko Surf Txapelketak, etabar. Eta, oraindik,
garrantzi handiko eta hirugarren sektorearentzako onak diren beste batzuk
antolatzen ditu: Donostiako Txirrindularien Ohiko Klasikoa eta Donosti Cup
futbol txapelketa – hain zuzen ere, mundu osoko taldeak erakartzen dituen
txapelketa eta Gipuzkoako hotel guztiak betetzen dituen txapelketa”.
Era berean, Joseba
Antxustegik segidakoa azpimarratu du: “Horrelako gertaerek Gipuzkoako eta
Euskadiko irudi ona ematen dute eta hori da munduari eman behar diogun irudia: Euskadi
eta Gipuzkoa dira kirola praktikatzen duen herria, lehen mailako gertaerak
antolaketzeko gai den herria, eta kultura- zein turismo-eskeintza handia duen herria”.
Horregatik guztiagatik,
EAJ-PNVren batzarkideak Bilduren aginteko Foru Aldundiari honakoa eskatu dio:
“Kirolaren eta kulturaren eragileekin elkarlanean horrelako gertaerak
antolatzeko. Uste dugu ezin dugula geldi egon eta, bitartean, ikusi beste lurraldeek
horrelako gertaerak antolatzen dituztela. Beraz, neurriak hartu behar ditugu
Gipuzkoan horrelako gertaerak antolatzeko, izan ere onak dira Gipuzkoarenzat
eta lurraldea mundu osoan ezagutzeko aukera ematen dute”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario