Batzarkide
jeltzale Xabier Ezeizabarrenak gogorarazi du, gardena izatea dela foru
gobernuak epean erantzutea, erantzuna egokia izatea eta agerraldiak ahalik eta
azkarren egitea.
Gipuzkoako
Batzar Nagusiek Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko
Foru Araua onartu dute. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrena pozik dago
onartutako Foru Arauarekin eta honakoa esan du: “Gardentasunari eta informazio
publikoa eskuratzeari buruzko Foru Araua beharrezkoa zen eta segidakoa
bermatuko du: herritarren eskubide unibertsal batzuk betetzea”. Dena den,
Ezeizabarrenak Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio bere buruari ere
kritika egiteko eta araua zorrotz betetzeko. Horren harira, batzarkide
jeltzaleak gogorarazi du, gardentasuna pertsonen eskubide subjetiboa del aeta
Foru Aldundia behartuta dagoela, gainerako erakunde publikoak bezala,
informazioa ematera. Beraz, Xabier Ezeizabarrenaren ustez, gardentasunari
buruzko Foru Arauak Bilduren aginteko Foru Aldundiaren gardentasun ezarekin
amaituko du.
Era berean, Xabier
Ezeizabarrenak honakoa adierazi du: “Gardentasunari buruzko Foru Araua
herritarrek behin eta berriro eskatutako foru araua da, izan ere, herritar
guztiok informazio publikoa gure esku izateko aukera izango dugu”. Hala ere,
Ezeizabarrenak Bilduren aginteko foru gobernuari eskatu dio, batzarkide taldeei
informazioa bidaltzeko, informazio publikoa bermatzeko egingo den web gune
berrian jarri baino lehen. Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak gogorarazi du,
gardena izatea ere dela foru gobernuak epean erantzutea, betiere, batzarkide
taldeek bere lana egoki egiteko.
Jeltzaleen
hautetsiak, halaber, segidakoa esan du: “Ikusi beharko dugu Foru Aldundiak nola
ezartzen duen arau berria. Izan ere, orain arte, ez ditu bete edo guztiz bete
Batzar Nagusietan onartutako hainbat foru arau”. Horrenbestez, Xabier
Ezeizabarrenak Bilduren aginteko foru gobernuari eskatu dio, foru araua betetzen
dela bermatzeko, betiere, gardentasunaren erronka lortzeko.
Azkenik,
hona Ezeizabarrenaren hitzak: “Gardentasunari eta informazio publikoa
eskuratzeari buruzko Foru Arauak bat egiten du Europako Batasunean onartutako
hainbat araurekin. Gainera, Europako Batasunaren araudietan ere kargu
politikoek kode etikoa bete beharko dute. Beraz, foru arauak eragina du
Gipuzkoako administrazio publiko osoan, baita Gipuzkoako Batzar Nagusietan
ere”. Horiek horrela, Xabier Ezeizabarrenak gogorarazi du, gardena izatea dela
foru gobernuak epean erantzutea, erantzuna egokia izatea eta agerraldiak ahalik
eta azkarren egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario