Batzarkide-talde
jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok
azpimarratu du, alderdi guztien malgutasunari esker akordioa lortu zela eta
hori dela bidea.
Martin Garitano diputatu
nagusiak eta Helena Franco Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak Gipuzkoako
Batzar Nagusietako Araudiko batzordean parte hartu dute gaur goizean. Bertan,
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan lortutako akordioa azaldu dute, hain zuzen
ere, diru-sarreren banaketari buruz lortutako akordioa. Horren harira,
EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel
Olanok honakoa esan du: “Akordioak herriaren interesak
babesten ditu eta Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoaren babesa du”.
Ildo beretik, Olanok segidakoa
azpimarratu du: “Azkeneko urteetan desorekak egon izan dira Lurralde Historiko
bakoitzak Eusko Jaurlaritzari egin behar dion ekarpenean. Eta, hain zuzen ere,
akordioak oinarri izan behar du etorkizuneko desorekak konpontzeko”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkide taldearen bozeramaileak eskertu ditu, bai Eusko Jaurlaritzaren
ekarpena, bai hiru foru aldundien ekarpena, herriarentzat ona izango den
akordioa lortzeko. Izan ere, malgutasun faltak kalte egiten zion bai
Gipuzkoari, baita gainerako lurraldeei ere, bakoitzak irakurketa alderdikoia
egiten duelako. Eta, hain zuzen ere, irakurketa alderdikoi hori kaltegarria da
euskal herritarrentzat.
Markel
Olanok, halaber, honakoa esan du: “Balantzeen eguneratzean ez
dira hainbat gauza kontuan hartu, edo ez dira aztertu nahi izan, betiere,
diru-sarreren banaketa egokia izan den jakiteko: Gipuzkoak eta Arabak ez
dituzte aurreikuspenak bete eta Bizkaiak, aldiz, aurreikuspenak baino
diru-sarrera gehiago izan ditu. Eta, horrek, ondorioak izango ditu hurrengo
urteetan. Izan ere, Bizkaiak diru gutxiago bilduko du Sozietateen gaineko
Zergarekin eta, aldiz, Gipuzkoak eta Arabak aurreikusitakoa baino gehiago
bilduko dute”.
Azkenik, hona hemen
Olanoren hitzak: “Argi gelditu da politikan oreka mantendu behar dela eta
demagogia eta alderdikeria baztertu behar direla, betiere, akordioak lortzeko
herriak aurrera egin dezan”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario