Batzarkide
jeltzale Jose Corchonek esan du, behin gaia komunikabideetatik aterata – gogoan
izan komunikabideetan izenburu alderdikoiak idatzi direla –, foru aldundietako
teknikoek akordioa azkar egin dutela, hain zuzen ere, guztientzako akordio ona.
Helena Franco foru
diputatuak Ogasuneko eta Finantzetako batzordean parte-hartu du gaur goizean.
Bertan, Ogasun departamentuko teknikoak ere izan dira eta honakoa azaldu dute:
foru aldundien arteko akordioa informazioa trukatzeko. EAJ-PNVren batzarkide
Jose Corchonek honakoa esan du: “Behin gaia arlo teknikoan oinarrituta eta
alderdikeriak baztertuta, teknikoek azkar lortu dute erakundeen arteko akordioa – hain zuzen ere,
lau alderdi politiko ezberdinek gobernatutako bost erakundeen arteko akordioa –“.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkidearen ustez, hitzarmenak gauzatzen eta hobetzen du informazioaren
trukatzea, hain zuzen ere, lehen ere erakundeek egiten zuten trukatzea.
Gainera, erakundeek gainerako datu-baseetan bilaketak egin ahalko dituzte,
betiere aurretik zehaztutako txostenen bidez, baina ezingo dituzte datu-base
horiek nahierara erabili. Hortaz, zergadunen datuen isilpeko informazioa
bermatuta egongo da.
Jose Corchonek, halaber,
zerga-iruzurrari buruz segidakoa esan du: “Ezin da beti alderdikeria erabili.
Guztiok egin nahi dugu aurre zerga-iruzurrari eta eraginkorrak izan nahi dugu.
Hori dela eta, gaiak politikoen bultzada behar zuela uste dugu eta ez, ordea,
nabarmenkeririk, alderdikeririk, izenburu errazik eta klixerik. Eta hori
ekiditen lagundu dute teknikoek. Izan ere, alderdikoia bihurtutako gaia
konpondu dute”.
Azkenik, Corchonek foru
aldundietako ogasun departamentuetako teknikoak zoriondu ditu: “Izan ere,
ogasun departamentuen funtzionamendua hobetu ezagutu ahal izan dugu eta,
gainera, agerian uzti dute teknikoen arteko harremanak onak izan direla eta,
horren adibide, informazioa trukatzeko hitzarmena da”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario