Batzarkide-jeltzale
Xabier Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu
Iñaki Errazkini eskatu dio, Europako Batzordeari esateko bakarrik Foru Arauaren
zati bat beteko duela, hain zuzen ere, bere iritziarekin bat egiten duen zatia.
Izan ere, egokia izango litzateke Errazkinek Europako Batzordeari azaltzea
zeintzuk diren bere benetako asmoak.
Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketa foru diputatu Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Batzar
Nagusietako izen bereko batzordean parte hartu du gaur goizean. Bertan,
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen galderei erantzun die, hain zuzen ere, Europako
Batzordeari Gipuzkoan hondakinen kudeaketari buruz helarazitako informazioaren
gaineko galderei. Behin foru diputatuaren azalpenak entzunda, EAJ-PNVren
batzarkide Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk Europari informazioa
ezkutatzen jarraitzen diola.
Ildo beretik,
Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Foru Aldundiak ez dio Europako Batzordeari
bidali indarreko Foru Arauaren kopiarik eta, gainera, ez dio esan hondakinen
kudeaketaren plangintza Gipuzkoako Batzar Nagusien eskumena dela Gipuzkoan.
Bakarrik foru diputatuaren idatzia bidali dio eta, bertan, bere iritzia
azaltzen dio, baina aitzitik, ez dio aipatutako gaiei buruzko informazioa
ematen”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak segidakoa salatu du: “Bilduren aginteko foru gobernuak Gipuzkoako
Batzar Nagusiak aintzat hartu gabe jarraitzen du – gogoan izan, Batzar Nagusiek
Gipuzkoako subiranotasuna ordezkatzen dutela –. Eta, gainera, Ingurumeneko foru
diputatuak ez du berak eskatuta batzordean parte hartzen, baizik eta oposizioko
taldeek eskatzen dutenean bakarrik ematen ditu azalpenak batzordean. Beraz,
Bilduk gardena izan gabe jarraitzen du”.
Xabier Ezeizabarrenak,
halaber, gaineratu du, Iñaki Errazkin foru diputatuak Europako Batzordeari ez
diola esan Gipuzkoan benetan gertatzen ari dena hondakinen kudeaketan: ezkutatu
dio Bilduren eredua inposizioa dela eta, gainera, Bilduren iritziak eta
ekintzak Batzar Nagusien gehiengoaren aginduen aurkakoak direla. Hortaz,
Ezeizabarrenak Errazkini honakoa eskatu dio: Europako Batzordeari esateko
bakarrik Foru Arauaren zati bat beteko duela, hain zuzen ere, bere iritziarekin
bat egiten duen zatia. Izan ere, egokia izango litzateke Errazkinek Europako
Batzordeari azaltzea zeintzuk diren bere benetako asmoak.
Azkenik, batzarkide
jeltzaleak Bilduri eskatu dio, gardena izateko eta Europako Batzordeari datu
guztiak emateko, batzordeak berak Gipuzkoan hondakinen kudeaketa ikertzen
jarrai dezan”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario