18 de junio de 2014

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUREN AGINTEKO FORU ALDUNDIAK BERE ARDURA SAIHESTU DUELA KUTXAK ERAKUNDE PUBLIKOEN KONTROLPEAN JARRAI DEZAN.



Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok Foru Aldundiari eskatu dio, argi erantzuteko EAJ-PNVren eskaintzari Kutxari buruz.



Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman du gaur goizean parte hartuko duela ELA eta LAB sindikatuek deitutako manifestazioan, hain zuzen ere, Kutxaren ustezko pribatizazioaren aurkako manifestazioan. Behin Foru Aldundiaren azalpenak entzunda, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok Bilduri honakoa eskatu dio: “Argi erantzuteko Kutxari buruz EAJ-PNVren eskaintzari”.

Horren harira, Olanok gogorarazi du, EAJ-PNVk Bilduren aginteko Foru Aldundiari proposatu diola, Kutxabank-eko akzioak erosteko, baldin eta aurrezki kutxen eta banku-fundazioen lege berriak behartuta Kutxak Kutxabank-en duen partaidetza saldu beharko balu, eta ,beti, Banco de Españak  onartu beharko duen  geroko Kutxa banku-fundazioak aurkeztu beharko lukeen finantza-planaren arabera. Ekimenaren helburua da Kutxak mantentzea partaidetzaren ehuneko ehun oraingo lege- eta finantza-baldintzak kontuan hartuta”.

Era berean, Markel Olanok segidakoa esan du: “Egun, ezker abertzaleak ez dio erantzun EAJ-PNVren proposamenari, hain zuzen ere, patronatuaren etorkizuneko gobernua Batzar Nagusiek erabakitzeko proposamenari – gogoan izan, Batzar Nagusiek ordezkatzen dutela Gipuzkoako subiranotasuna –. Horrenbestez, etorkizunean Kutxak ordezkaritza anitza izango du eta Gipuzkoako herritarren ordezkari politikoek aurkeratuko dute patronatuaren gobernua”.

Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: “Hiru urte igaro dira Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundian agintzen hasi zenetik eta, egun, erabakiak hartzeko eta ardurak bere gain hartzeko beldur da. Berriro ere, agerian gelditu da Bilduk nahiago duela pankartaren atzean egotea, ardurak bere gain hartzea baino. Hori dela eta, Diputatu Nagusiari eskatzen diogu, bere ardura ez saihesteko, EAJ-PNVren eskaintzei erantzuteko, eta proposamen zehatzak egiteko Kutxak erakunde publikoen kontrolpean jarrai dezan”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario