20 de junio de 2014

MARKEL OLANO: “HERRITARREI ITXAROPENA EMATEKO UNEA DA ETA, HORI, PROPOSAMEN ZEHATZEKIN EGITEN DA ETA, EZ ORDEA, BILDUREN KUDEAKETAREKIN”.



EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak esan du, Gipuzkoako enpresek ere aurrerapausoak eman dituztela, munduko eta europako ekonomia bezala. Hala ere, oraindik badago zer eginik.



EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile eta Diputatu Nagusigai Markel Olanok Onda Vasca-ko kazetari Xabier Lapitzen galderei erantzun die gaur goizean Egun On Euskadi irratsaioan. Saioa Getariako arrantzale-kofradian egin du Onda Vasca irratiak. Markel Olano kofradian izan da, arrantzaleei babesa eman die eta honakoa esan du: “Arrantza sektorea Gipuzkoarentzako oso garrantzitsua da. Gainera, erakundeetan sektorea laguntzen saiatu gara eta, arrantza sektorearen garapena bermatzeko, zerga-politikaz baliatu gara eta beste hainbat ekonomia-ekimen egin ditugu”.

Horren harira, Olanok azpimarratu du, Gipuzkoako industria aurrerapausoak eman dituela eta, ondorioz, Gipuzkoako enpresak krisiari aurre egiten ari zaizkie. Hala ere, oraindik badago zer eginik, izan ere, langabezi-tasa handia da eta herritar askoren egoera zaila da. Hori dela eta, Markel Olanoren ustez, herritarrei itxaropena emateko unea da eta, hori, proposamen zehatzekin egiten da eta, ez ordea, Bilduren kudeaketarekin ”.

Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak segidakoa esan du: “EAJ-PNVri zaila egiten zaio soilik erasoan oinarritutako oposizioa egitea. Jeltzaleok uste dugu Bilduren kudeaketa kaxkarrarekin oso kritikoak izan behar dugula, baina era berean, programak egin eta lehentasunak ezarri behar ditugula, hain zuzen ere, Gipuzkoako ekonomia eta herritarren bizi-kalitatea hobetuko dituzen programak eta lehentasunak, beti, krisiari aurre egiteko”.

Era berean, Markel Olanok Kutxabank-en gaineko polemikari buruz hitz egin du: “Litekeena da Kutxa fundazio bilakatzea Bilduren babesa gabe. Izan ere, koalizio abertzalea eta bere buruzagiak oso eroso sentitzen dira pankartaren atzean. Diputatu Nagusi Martin Garitanok ez ditu proposamen zehatzak egiten Kutxari buruz eta ez die EAJ-PNVren eskaerei erantzuten, baizik eta nahiago du pankartaren atzean jarri eta ustezko pribatizazioaren aurkako manifestaziora joan”. 

Horrenbestez, Olanok honakoa salatu du: “Bilduren helburua da Kutxa erabiltzea bere estrategia politikoa garatzeko, hau da, EAJ-PNV erasotzeko eta kaltetzeko. Baina estrategia hori okerra da eta ondorio larriak izan ditzake Kutxaren gizarte-ekintzan, hain zuzen ere, ezker abertzaleak hainbeste babesten duen gizarte-ekintzan”. Gainera, EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, ezker abertzaleak helburu hori lortzeko bere esku dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu: “Esaterako, atzo bertan Twitter gizarte-sarean ezker abertzalearen buruzagiek iritzia nahasten saiatu ziren Madrilgo Kutxabank-eko egoitzari buruz. Espainiako Erregearen aldaketa zela eta, egoitzan Espainiako banderak jarri zituztela salatu zuten. Baina errealitatea bestelakoa da: ez zen Kutxabank-eko egoitza eta, ondorioz, berriro ere agerian gelditu zen ezker abertzalearen ohiko jokabidea”.

EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak, halaber, GHK hondakinen partzuergoaren porrot arriskuari buruz hitz egin du: “Bilduk erabaki zuen Gipuzkoan hondakinak tratatzeko azpiegiturak gelditzea eta, ondorioz, Gipuzkoako Hondakinen Partzuegoa porrot egiteko arriskuan dago. Bilduk guztia gelditu du, eta ez du beste proposamenik egin. Lehen plangintza bat zegoen eta plangintza horrek finantziazioa bermatuta zuen eta, era berean, azpiegitura bat eraikitzeko plangintza zuen. Egun, plangintza hori indarrean jarraitzen du, baina Bilduk ez du bete nahi”.

Hortaz, Olanok honakoa salatu du: “Bildu gezurretan ari da, izan ere, hondakinak tratatzeko azpiegiurak gelditu ondoren, bi aukera daude: hondakinak egungo zabortegietara eramatea ala Gipuzkoatik kanpo eramatea. Bilduk dio zabortegiak itxi nahi dituela, baina era berean, zaborra paketeetan bildu nahi du eta egonkortutako hondakin-fardelak biltzeko guneetara eraman nahi du, hau da, zabortegi berriak ireki nahi ditu. Beraz, kontuan izanda Europar Batasunak zabortegiak itxi nahi dituela, oso kezkagarria da Bilduk zabortegi berriak irekitzeko proposamena egitea”.

Azkenik, Markel Olanok datorren urteko foru eta udal hauteskundeen gaineko analisia egin du: “Maiatzaren 25eko Europako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzek alderdi bakoitzaren indarra erakutsi zuten: ezker abertzaleak indartsu jarraitzen du Gipuzkoan eta EAJ-PNV da ezker abertzaleari aurre egin diezaion bakarra. Era berean, agerian gelditu zen PP eta PSE alderdiek indarra galdu dutela. Beraz, EAJ-PNVren eta Bilduren artean lehia handia egongo da”.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario