8 de octubre de 2014

EAJ-PNV-K BILDURI LEPORATU DIO HERRITARREI BIZKAR EMAN IZANA ETA GIPUZKOAREN GARAPENARENTZAKO OZTOPO IZANA.



Batzarkide jeltzale Eider Mendozak salatu du Bilduk anbiziorik ez duela eta honakoa eskatu dio: “Liskarra bilatzeari uzteko, eraginkorra izateko eta gipuzkoarron interesak babesteko eta ez, ordea, ezker abertzalearenak bakarrik”.



Politika orokorreko osoko bilkura gaur goizean amaitu da. Gaurko saioan batzarkide-taldeek mozioak aurkeztu eta bozkatu dituzte. Batzarkide jeltzale Eider Mendozak aurkeztu ditu EAJ-PNVren batzarkide-taldearen 50 mozioak. Bere hitzaldian Bilduri leporatu dio herritarrei bizkar eman izana eta Gipuzkoaren garapenarentzako oztopo izana. Horren harira, Foru Aldundiari eskatu dio, liskarra bilatzeari uzteko, eraginkor kudeatzeko eta gipuzkoarron interesak babesteko eta ez, ordea, ezker abertzalearenak bakarrik. 

Era berean, Mendozak Martin Garitano diputatu nagusiaren inbestidura-ekitaldiko hitzak ekarri ditu gogora eta honakoa esan du: “Hiru urte eta erdi pasa dira Martin Garitano agintzen hasi zenetik eta ez da gai izan bere hitza betetzeko. Diputatu nagusiak berak esan zuen independentziarako bide-orria landuko zuela, baina ez du ezer egin, ez berak ez Bildu eta Aralar taldeek ere – hain zuzen ere, Bilduren aginteko foru gobernua babesten duten bi taldeek –. Eta horrek kezka handia sortzen digu, izan ere, uste dugu herri honek erronka garrantzitsuak dituela eta Bilduk ez du ezer egin erronka horien alde”.

EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, Bilduk ez du bere hitza bete eta ez du aurrerapausorik egin Gipuzkoak aurrera egin dezan. Bakarrik aldez aurretik pentsatu gabeko erabakiak hartu ditu eta ez du jakin zein jarrera hartu. Izan ere, ez du erakunde-jarrera izan, hain zuzen ere, foru gobernu batek izan behar duen erakunde-jarrera. Hortaz, diputatu nagusia eta hainbat foru diputatu ikusi izan ditugu manifestazioetan. Eta, jarrera horren helburua honakoa da: Bilduren aginteko foru gobernuaren kudeaketa kaxkarra ezkutatzea. Horrenbestez, Eider Mendozak honakoa salatu du: “Bilduren aginteko foru gobernuak itxurakeriak egin ditu eta, ondorioz, ez die erantzun Gipuzkoako benetako beharrei”.

Gainera, Mendozak adierazi du, Bilduren aginteko foru gobernuak ez duela anbiziorik izan, ezta Bilduren eta Aralaren batzarkide taldeek – hain zuzen ere, foru gobernua babesten duten taldeek –. Izan ere, Foru Aldundiaren kudeaketa babesteko mozioak egin dituzte, besterik ez. Eta foru gobernu bati ez zaio bakarrik eskatzen jatorra izateko, baizik eta, gipuzkoarron interesak babesteko. 

EAJ-PNVren hautetsiak, halaber, honakoa esan du: “Bilduk bizkar eman die herritarrei parte-hartzean. Eta, hain zuzen ere, Bilduk parte-hartzea nahierara erabili du, betiere, Herritarren Parte-hartzearen gaineko Foru Araua bete gabe. Izan ere, nahiz eta foru araua Batzar Nagusien gehiengoak onartu zuen, Bilduk bakarrik interesatzen zaizkion parte-hartze prozesuak egin ditu”.

Bestalde, ekonomia-sustatzeko neurriei buruz, Eider Mendozak segidakoa salatu du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak e du borondaterik izan neurriak harzeko. EAJ-PNVrentzat ekonomia-sustatzeko neurriak hartzea lehentasuna izan da ez, ordea, Foru Aldundiarentzat. Izan ere, behin eta berriro uko egin dio EAJ-PNVren eskaerei eta, ondorioz, oposizioak bi foru arau egin ditu Bilduren foru gobernua behartzeko ekonomia-sustatzeko neurriak hartzera. Gainera, oposizioaren lanari esker urtero aurrekontuetan ekonomia-sustatzeko aurrekontu-sailak egin dira, izan ere, Bilduk ez du horretarako borondaterik izan eta urtero ekonomia-sustatzeko aurrekontu-sailak gutxitu ditu”. Era berean, Kutxari buruz, Eider Mendozak berriro eskatu dio Foru Aldundiari 10 milioi euroko aurrekontu saila egiteko, hain zuzen ere, baldin eta Kutxak Kutxabank-eko akzioak saldu beharko balitu akzioak erosteko”.

Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren gainean, batzarkide jeltzaleak Bilduren aginteko foru gobernuari segidakoak eskatu dizkio: “Lehenik, 7/2008 Foru Araua betetzeko, hain zuzen ere, PIGRUG hondakin-plangintza arautzen duen Foru Araua. Bigarrenik, Batzar Nagusietan aurkezteko CGR UTE delakoarekin egindako akordioa, hain zuzen ere, errausketa-instalazioa ez eraikitzeko akordioa. Izan ere, bi erabaki horiek helburu bakarra dute: Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoaren aurka egitea. Eta, hirugarrenik, argitzeko non kokatuko dituen egonkortutako hondakin fardelen biltokiak eta, horretarako, zein hirigintza-plangintza jarraituko duen”. Eider Mendozaren ustez, hiru urte eta erdian gauza bakarra egin du: “Gipuzkoan hondakinen arazoaren konponbidea gelditu. Baina, Bilduk jakin badaki bi aukera daudela: ”lehena, zabortegi berriak egitea – hain zuzen ere, Europar Batasunaren zuzentarauen aurka – eta, bigarrena, hondakinak beste lurralde batetara eramatea – hain zuzen ere, aukera garestiagoa, kaltegarriagoa eta aukera ez solidarioa –“

Azkenik, Eider Mendozak honakoak eskatu dizkio Foru Aldundiari: “Alde batetik, bide azpiegituren gainean, Karlos lehena bidea kentzeko egutegia egin dezan eta Batzar Nagusietan Bidegiri buruzko informazioa eman dezan; eta bestetik, kulturan, Foru Aldundiak Tabakalera proiektu estrategikoa izendatzeko, edukiak emateko eta euskarazko ikus-entzunezko edukien sorrera lehenesteko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario