3 de octubre de 2014

EAJ-PNV-K SALATU DU DIPUTATU NAGUSIA TRIUNFALISTA IZAN DELA ETA, ONDORIOZ, GIPUZKOAKO ERREALITATETIK OSO URRUN BIZI DELA



Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok Martin Garitanori eskatu dio, “egoeraren irakurketa bidegabekorik ez egiteko, izan ere, ez dira onak, baizik eta herritarrak nahasten dituzte eta politikarienganako konfiantza kolokan jartzen dute”. 



Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitanoren hitzaldiak hasiera eman dio, gaur goizean, Politika Orokorreko osoko bilkurari. EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramailearen ustez, hitzaldiak ez du bat egin Gipuzkoako gizarte- eta ekonomia-errealitatearekin. Eta, horren harira, Olanok Garitanori honakoa egotzi dio: “Triunfalista izan izana, izan ere, errealitatearekin bidegabekoa izan da eta foru gobernuaren porrot guztiak ezkutatu nahi izan ditu”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak Martin Garitanori honakoa gogorarazi dio: “Azkeneko hilabeteetan Gipuzkoarrok ikusi ditugu Fagor, TSE Fundiciones edo Corrugados bezalako enpresa esanguratsuak itxi dituztela. Eta, horrek, erakusten digu Gipuzkoak ekonomia- eta gizarte-egoera larria bizi duela”. Hori dela eta, Markel Olanok diputatu nagusiari eskatu dio, zuhurra izateko: “Nahiz eta egoera oso larria den, Garitanok adierazi du Gipuzkoa ekonomiaren eragile nagusia dela eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoera hoberena duen lurraldea dela. Eta, horrek, argi erakusten du Gipuzkoako errealitatetik oso urrun bizi dela”.

Olanok, halaber, Martin Garitanori eskatu dio, “egoeraren irakurketa bidegabekorik ez egiteko, izan ere, ez dira onak, baizik eta herritarrak nahasten dituzte eta politikarienganako konfiantza kolokan jartzen dute; alabaina, herritarrek uste dute politikariok geurera gaudela eta ez dugula bat egiten kaleko egoerarekin”.

Markel Olanoren iritziz, Garitano triunfalista izan da, bere aginteko foru gobernuaren porrotak ezkutatzeko, besteak beste, segidakoak: 1- Arkupe bidesari sistemaren porrota errepideak finantzatzeko; 2- zerga politikaren porrota, izan ere, oposizioak bere zerga-aldaketa egin du; 3- hondakinen kudeaketan, azken fasea egiteko sistema egiteko porrota; eta 4- foru gobernuaren ekonomia-eredua, izan ere, oposizioak bi foru arau egin behar izan ditu Gipuzkoak ekonomia-egitura egokia izan dezan, betiere, ekonomia sustatzeko neurriekin.

Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “Gaur agerian gelditu da, lehenik, Bilduren aginteko foru gobernuak uneoro pentsatu gabeko erabakiak hartu dituela; bigarrenik, foru gobernuak Gipuzkoako errealitatearen irakurketa okerra egin duela; eta azkenik, Bilduren aginteko foru gobernua ez dela gai izan Gipuzkoako lehentasunak ezartzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario