14 de octubre de 2014

MARKEL OLANO: “ZESTOAKO ZABORTEGI BERRIAK ERAGOZPENAK, KUTSADURA ETA USAIN TXARRAK SORTUKO DITU”.



EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak salatu du, berriro ere, Bilduk jarrera alderdikoia izan duela eta bere iritzia herritarrei inposatu nahi izan diela.



Behin ezagututa Bilduren aginteko Foru Aldundiak Zestoako Osinbeltz-eko harrobian zabortegi berria irekiko duela – hain zuzen ere, ustezko egonkortutako hondakin fardelentzako biltegia –, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Behin Ingurumeneko foru diputatu Iñaki Errazkinen azalpenak komunikabideetan entzunda, agerian gelditu da proposamena ez dela egonkortutako hondakin biltegia egitea, baizik eta zabortegi berria egitea eta bertan materia organikoa izango duten hondakinak botatzea”.

Horren harira, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: “Zestoako zein Urola eskualdeko herritarrek kezkatuta egoteko arrazoia dute, izan ere zabortegi berria irekiko diete. Eta zabortegi berri horrek eragozpenak, kutsadura eta usain txarrak sortuko ditu”. Hortaz, Olanok honakoa ekarri du gogora: “Kataluñako Cerdanyola herrian Bilduk proposatutako antzeko zabortegia dago, eta zabortegi horren kiratsa izugarri handia da. Beraz, horrek kezka handia sortzen digu, izan ere, baldin eta Bilduk Zestoan antzeko azpiegitura jarri nahi badu, antzeko eragozpenak, usain txarrak eta kutsadura egoteko arriskua dago”.

Era berean, Markel Olanok honakoa salatu du: “Bildu kudeaketa iluna egiten ari da. Izan ere, ez die gainerako batzarkide taldeei informaziorik eman, ez txosten teknikorik, ez ingurumen baimenik lortu duen horrelako zabortegia egiteko”. Gainera, Olanok Bilduri gogorarazi dio, zabortegi berriak irekitzea Europar Batasunaren zuzentarauen aurka egitea dela. Europar Batasunaren zuzentarauek diote zabortegi guztiak itxi behar direla, beraz, horrek erakusten du Bilduk gipuzkoarrei iruzur egiten ari diela”.

EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak, halaber, salatu du, Bilduk iruzur egiten jarraitzen diela gipuzkoarrei, izan ere, zabortegia da bere proposamena hondakinen kudeaketaren azken fasea egiteko. Eta hori, hain zuzen ere, Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoaren aurkako erabakia da. Eta, gainera, gogoan izan, batzar nagusiek dutela eskumena hondakinen kudeaketaren plangintza egiteko.

Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramailearen hitzak: “Bilduk erabakia jakinarazteko aukeratu duen eredua ez da egokia. Iritzi bereko komunikabide bati pasa dio informazioa eta, era berean, ez die informaziorik eman ez batzarkide-taldeei, ez hondakinen kudeaketarako inongo koordinazio organoari. Beraz, berriro ere, Bilduk jarrera alderdikoia izan du eta bere iritzia herritarrei inposatu nahi izan die”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario