Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok
Bilduri leporatu dio, kameleoiarena egin nahi izana aurrekontu proiektua onartzeko.
Atzo EAJ-PNVren eta Bilduren ordezkariek bilera izan zuten aurrekontuei
buruz. Horren harira, gaur batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel
Olanok honakoa esan du: “Zaila izango da akordioa egitea, baldin eta Bilduk
bere ekonomia estrategia aldatzen ez badu”.
Ildo bereti, Olanok adierazi du, EAJ-PNVren eta Bilduren ereduen arteko
talka dagoela eta, horren adibidea dela ekonomia sustatzeko Foru Araua. Izan
ere, foru arauak estrategia bat ezartzen du, hain zuzen ere, Bilduk legealdi
osoan onartu ez duen estrategia. Bilduk estrategia hori onartuko balu, berri
ezin hobea izango litzateke Gipuzkoarentzat. Baina aitzitik, jeltzaleek ez dute
uste horrelakorik gertatuko denik, izan ere, foru arauaren lehentasuna da
Gipuzkoako enpresa esportatzaileak sustatzea eta, hori, aldiz, ez dago Bilduren
politika-, gizarte- eta ekonomia-lehentasunen artean.
Era berean, Olanok honakoa esan du: “Ekonomia sustatzeko estrategiaren
gaineko desadostasunak izaten jarraitzen dugu. Izan ere, Bilduk ez die heldu
nahi ekonomia sustatzeko Foru Arauaren ardurei eta ez ditu kontuan hartu
aurrekontuen proiektua egiteko. Beraz, aurrekontu-proiektuak ez du betetzen
foru arauaren estrategia eta, ondorioz, akordioa lortzeko aukera une honetan
oso zaila da”.
Azkenik, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak Bilduren jarrera
salatu du: “Izan ere, Bilduk eredu talka dagoela onartzen du eta, gainera,
esaten du EAJ-PNVk hainbat lobby delakoren ekonomia- eta politika-interesak
babesten dituela. Eta hori guztia esan ondoren, Bilduk dio ez dela arazorik
egongo ekonomian akordioa egiteko”. Hortaz, Markel Olanok Bilduri leportatu
dio, kameleoiarena egin nahi izana aurrekontu proiektua onartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario