Hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iragarpena: “Batzar Nagusiek Pasaiarekiko konpromezua adieraziko dute biharko osoko bilkuran; izan ere, PSE-EErekin erdibidekoa adostu dugu, eta, orobat, aurkeztutako proposamenak PPren babesa jasoko du”.
EAJ-PNV batzarkide taldeko Markel Olanok eta Arantza Tapiak prentsaurrekoa egin dute Pasaiako badiaren biziberritzeari eta Kanpoko Portuari babesa emateko. Ondorioz, jeltzaleek honakoa iragarri dute: “Batzar Nagusiek Pasaiarekiko konpromezua adieraziko dute biharko osoko bilkuran; izan ere, PSE-EErekin erdibidekoa adostu dugu, eta, orobat, aurkeztutako proposamenak PPren babesa jasoko du”.
Markel Olano EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak azaldu duenez, proposamenak honako hiru ardatz ditu: “Lehenik, portu berria eraikitzeko erabateko konpromezua adierazten dugu; bigarrenik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu, portu berria eraikitzeko Sustapen Ministerioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Pasaiako Portu-Agintaritzarekin adostutako protokoloa sina dezan; eta, azkenik, Foru Aldundiari dei egiten diogu, Lezo-Gaintxurizketako plataforma intermodala gara dezan, portura iristen diren salgaiak trenaren bidez garraiatu ahal izateko
Honenbestez, Markel Olano EAJ-PNV batzarkide taldeko eledunak Bilduri eskatu dio, “Pasaiako badiaren biziberritzearekiko eta portu-jarduerarekiko erabateko konpromezua azal dezan; eta, halaber, erakundeen arteko protokoloak errespeta, bete eta sina ditzan. Alabaina, ezinbestekoa da erakunde guztien arteko elkarlana, Pasaiako erabateko biziberritzea lortzeko”.
Bestalde, Arantza Tapiak zehaztu duenez, “Madrilen aurrekontuak onartzerako orduan sinatu genuen hitzarmenari esker, biziberritzea eta kanpoko kaia gauzatzeko eskuduntzak dituzten erakundeen elkarlana lortu genuen. Egun, erakunde guztiak adostutako konpromezuekin betetzen ari dira; beraz, Bilduri dei egiten diogu adostutakoa bete dezan. Gainera, kanpoko kaia ezinbestekoa da, erabateko biziberritzea lortzeko”.
Era berean, Tapiak segidakoa esan du: “Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, lurralde-antolaketaren ikuspegitik, beharrezko oinarriak ezarri zituzten kanpoko portua eta Lezo-Gaintxurizketako plataforma intermodala egiteko. Horri esker, salgaiak bide-zabalera guztietako tren-sarearen bitartez garraiatu ahalko dira, eta, berebat, A-8 eta bigarren ingurabidearekiko lotura erraztuko da”.
Dena den, Tapiak azaldu duenez, “Alduntzin foru diputatuak ez du honekin bat egiten, eta, hartaz, proiektua atzera botako duela adierazi du. Gipuzkoako biztanleriaren gehiengoa, aitzitik, proiektuaren alde dago; hala, Batzar Nagusietan herritarren nahia errespeta dadila nahi dugu”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario