EAJ-PNVren
batzarkideak azaldu duenez, 80.hamarkadan Pasaiako portuaren merkantzien
bolumena Estatuko hirugarrena eta bosgarrenaren artean zegoen. Baina aitzitik,
egun, 23.postuan dago. Beraz, egoera zaila horri aurre egiteko unea da.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek beste behin
agerian utzi dute Bildu dela alderdi bakarra Gipuzkoako proiektu estrategikoak
babesten ez dituena. Izan ere, EAJ-PNVk proposatu du gaurko Batzar Nagusietako
osoko bilkuran, Pasaiako barruko birsorkuntzaren eta kanpoko portuaren
eraikuntzaren aldeko ekimena eta, hain zuzen ere, Bilduk bakarrik kontra
bozkatu du. EAJ-PNVren batzarkide Xabier
Ezeizabarrenak honakoa azaldu du: “Eusko Legebiltzarraren gehiengoak Pasaiako
badiaren birsorkuntzaren eta kanpoko portuaren eraikuntzaren aldeko ekimena
onartu zuen. Hori dela eta, Pasaiako portua izanik, EAJ-PNVren ustez,
beharrezkoa zen Batzar Nagusiek babesa ematea ere, Pasaiako badiaren
birsorkuntzari eta kanpoko portuari”.
Horren harira, Ezeizabarrenak honakoa
esan du: “Ezin dugu baldintzatu Pasaiako badiaren birsorkuntza kanpoko portua
egiten den uneari. Beraz, ekonomiaren egoeraren hausnarketa egokia egin behar
dugu eta, pixkanaka, badiaren barruko birsorkuntza egin behar dugu, egoera
hobetzen denean kanpoko portua egiteko”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkidearen
iritziz, Pasaiako badiaren barruko aldearen birsorkuntzari bultzada emateko, La
Herrerako lurrak lehenbailehen egokitu behar dira. Horretarako, Pasaiako Portu
Agintaritzari eskatu diogu, beharrezkoak diren tramiteak egiteko
Gipuzkoarentzat estrategikoa den proiektuari bultzada emateko – gogoan izan,
proiektuari lehengo legealdian bultzada eman zitzaiola eta, orain, Bilduk
gelditu duela –.
Xabier Ezeizabarrenak, halaber,
segidakoa esan du: “Portuaren jarduera lehenbailehen sustatu behar da. Gogoan
izan, 80.hamarkadan Pasaiako portuaren merkantzien bolumena hain handia zela, non Estatuko hirugarren eta
bosgarren porturik garrantzitsuena zen. Baina aitzitik, egun, 23.postuan dago.
Beraz, egoera zaila da eta aurre egiteko unea da. Hori da, hain zuzen ere,
EAJ-PNVren asmoa”.
Azkenik, Ezeizabarrenak salatu du
Bilduk ez duela proposamena babestu: “Eusko Legebiltzarrean ere proposamena
babestu ez zuen alderdi bakarra izan zen eta, orain, gauza bera egin du Batzar
Nagusietan. Hau da, Bilduk Gipuzkoarentzako proiektu garrantzitsua baztertu du
eta argi utzi du gipuzkoarron gehiengoaren iritzitik oso urrun dagoela”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario