Batzarkide jeltzale Jose Corchonek esan du, Irunen
PSE alderdiaren geldotasuna agerian gelditu dela.
Txingudi Inguruko Baliabide Naturalak Babestu eta Antolatzeko Plan
Bereziaren garapenari buruzko proposamenaren gainean eztabaidatu dute
batzarkide taldeen Gipuzkoako Batzar Nagusietako martxoko osoko bilkuran.
Eztabaida udal mailakoa izan da eta honakoa utzi du agerian: EAJ-PNVren
haserrea. Izan ere, jeltzaleek salatu dute PSEk alderdikeriaz baliatu dela
gaiari buruz hitz egiteko, hain zuzen ere, azkeneko sei edo zazpi urteetan
ahaztua izan duen gaia. Beraz, agerian gelditu den gauza bakarra honakoa da:
PSEren aginteko Irungo udal gobernuaren geldotasuna. EAJ-PNVren batzarkide eta Irungo udal-talde
jeltzalearen kide Jose Corchonek honakoa esan du: “PSEk aditzera eman nahi izan
du EAJ-PNV akordio guztietatik kanpo dagoela. Baina errealitatea bestelakoa da:
EAJ-PNV izan da gaia bultzatu duena eta, horretarako, jeltzaleok ekimen
zehatzak egin ditugu”.
Horren harira, Jose Corchonek segidakoa eskatu du: “Eusko
Jaurlaritzari eskatu zaion konpromisoa Irungo Udalari ere eskatzeko. Izan ere,
Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko aurrekontu-saila egin du. Beraz, orain Irungo
Udalari dagokio lehenengo pausoa ematea eta Plaiaundiko kirol-instalazioak
Zubietara eramatea. Egia da erakunde bakoitzak bere eskumenak dituela, baina
auzi honetan Irungo Udalaren konpromisoa ezinbestekoa da Txingudiko hezegunea
mantentzeko eta birsortzeko”.
Era berean, Jose Corchonek PSEren interes eza salatu du: “PSEren
ekimen ezaren ondorioz, EAJ-PNVk 2013an gairari adarretatik heldu zion eta
hainbat ekimen zehatz egin zituen Irungo PSEren udal gobernuari eskatu zion
zerbait egiteko. Une horretan, EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu zuen
eta, ondorioz, jaurlaritzak aurrekontu-saila egin du, izan ere, gaia oso
garrantzitsua da bai eskualdearentzat, bai Euskadirentzat, izan ere,
natura-gune hori oso garrantzitsua da.
EAJ-PNVren batzarkideak, halaber, honakoa esan du: “PSE ez dago eroso
gaiari buruz hitz egiten denean. Eta horren ondorioz, ez ditu kritikak ondo
hartzen eta ezer egin ez izanak sortutako haserreaz baliatzen da ekimenak
egiteko. Eta horren adibide da, Irungo udalbatzarrean PSEk esan zuela Bilduren
mozioa alternatiboa zela eta, orain, Batzar Nagusietan testu bera osagarria da
dela”.
Horrenbestez, Jose Corchonen iritziz, PSE eta Bildu taldeen arteko
erdibideko proposamenak zalantzan jartzen du Txingudiko hiru udalherriak
komunikatzeko bidea egitea. Beraz, PSEk argitu beharko du Jaizubiako eta
Plaiaundiko paduren arteko bidea egitearen aurka dagoen. Gogoan izan, bide hori
egiteko Eusko Jaurlaritzak aurrekontu-saila egin duela. Gainera, erdibidekoan
erakundeei egiten zaien eskaria malgutzen da, izan ere ‘konpromisoak
errespetatu’ hitzen ordez ‘helburuak errespetatu’ hitzak jarri dituzte PSEk eta
Bilduk”.
Azkenik, hona hemen Corchonen hitzak: “PSEk jarrera arduragabea du,
izan ere ardura guztia Hondarribiko Udalari pasa dio, Hondarribiako Udalak
Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu zionean eta Irungo Udalari zatiko
plangintza garatzeko ekarpena egiteko eskatu zionean”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario